Athletic Club - Real Betis
Jardunaldia 29
Liga

Athletic Club - Real Betis

Athletic Club
Athletic Club
31
Real Betis
Real Betis
  • 34'50' Sabin Merino
  • 45' Mikel Rico
  • Rubén Castro 85'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Bosgarren garaipena jarraian

Athletic Clubek 3 Real Betisek 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Real Betis taldeari San…

undefined

Athletic Clubek 3 Real Betisek 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Real Betis taldeari San Mamesen. Sabin Merinok 2 eta Mikel Ricok egin dituzte gure taldearen golak. Ruben Castrok egin du bisitariena.

Erronka zaila zetorkigun Ligan bolada onari eusteko eta Athletic Clubek, zazpi aldaketa ostegunarekin alderatuta, norgehiagokari primeran ekin dio eta talde andaluziarra baino askozaz gehiago izan da partida osoan zehar.

Dena den, lehen gola ez da goiz heldu baina ezina ekinez egina, Sabin Merinok lehena egin du eta Ricoren ezkerkada bigarrena ezarri du lehen zatiaren azken txanpan.

Biak protagonistak izan dira hirugarren golean, Ricoren izugarrizko bolea Adanek desbideratu du baina Sabin Merinok aldaratzea barrura bidali du. Partida erabakita zela, Ruben Castrok aldea txikitu du.

Hiru puntu gehiago seigarren postuari eutsiz eta zortzigarren tokia hamar puntura jada. Eta Espanyolen zelaia bisitatu baino lehen, ostegunean aurtengo denboraldiko europar etorkizuna jokoan dago Valentzian. Abantaila bai, baina abantaila oso txikiarekin ekingo zaio lehiari.