RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 30
Liga

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 54' P.Diop
  • 57' Caicedo
  • Eraso 20'

KokapenaRCDE Stadium , Cornellà-El Prat

Abantailari ezin eutsi

RCD Espanyolek 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du RCD Espanyolen aurka Cornella-El…

undefined

RCD Espanyolek 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du RCD Espanyolen aurka Cornella-El Prat futbol zelaian. Erasok egin du zuri-gorrien gola eta Diopek eta Caicedok etxekoenak.

Gure taldeak ezin izan du Ligako bolada ona segitu (aurreko lau partidak garaipenarekin amaitu ziren) ezinezkoa izan baita lehen zatian eskuratu den abantailari eustea. Norgehiagoka ondo hasi da eta Erasok goizeko lehen gola egin du hogeigarren minutua baino lehenago. Atsedenaldira arte kontrolpean egon da lehia, nolabait laburbildu arren.

Tamalez, bigarren zatian gauzak aldatu dira eta Espanyolek korner baten jaurtiketan berdindu du Diopen bitartez. Athleticek gorantz jo du, baina kontraeraso batean Caicedoren gola heldu da eta hortik aurrera, nahia eta ezina pilatu dira. Nahia zuri-gorria eta ezina bikoitza izan da: jokoan baliabide gutxi erakutsi dugulako, baina zelai gainean ere edozein gauza egitea miraria izan delako, aspaldian ez baitzen ikusten gure partida batean azken hogei minutuetan horren gutxi jokatzea, etenaldiak zirela eta.

Azken finean aukera galdua goikoekin aldeak murrizteko, baina zortzi jardunaldi falta dira europar postuen helburua finkatzeko. Bitartean, merezitako atsedenaldia ere aprobetxatu beharko da indarrak pilatzeko, eskakizun handiko denboraldi bukaera zain daukagu eta.