Athletic Club - Rayo Vallecano
Jardunaldia 32
Liga

Athletic Club - Rayo Vallecano

Athletic Club
Athletic Club
10
Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
  • 61' Williams

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Oraingoan zortea gurea izan da

Athletic Clubek 1 Rayo Vallecanok 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Rayo Vallecano taldeari San…

undefined

Athletic Clubek 1 Rayo Vallecanok 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Rayo Vallecano taldeari San Mamesen. Iñaki Williamsek egin du gol bakarra.

Garrantzi handiko hiru puntuak gurean geratu dira eta, pasan den igandean Granadaren aurka gertatu zen bezala, merezimenduak eta azken emaitza ez dira bat etorri. Duela astebete gure taldeak arerio baino askozaz gehiago egin zuen baina amaieran berdinketa baino ez zuen urratu. Gaurkoan, aldiz, bisitariak hobeto aritu dira, batez ere bigarren zatian, baina puntuak Athleticek eramen ditu Williamsek egindako gol onari esker.

Hiru puntu gehiago, 51 jada, hamarreko aldea atzetik datozenekiko eta Liga amaitu arte beste hamazortzi daude jokoan. Dena den, Malagara joan baino lehen UEL-ko itzulikoa dugu zain, erronka zaila eta are gehiago nekea eta dagoen lesionatu zerrenda kontuan hartuta, baina talde honek ez dauka kanporaketa abandonatzeko inolako asmorik.