FC Augsburg - Athletic Club
Jardunaldia 5

FC Augsburg - Athletic Club

FC Augsburg
FC Augsburg
23
Athletic Club
Athletic Club
  • 40' Trochowski
  • 58' Bobadilla
  • Susaeta 10'
  • Aduriz 82'86'

KokapenaWWK Arena , Augsburg

Multzoko lehenak eta final hamaseirenetara

FC Augsburgek 2 Athletic Clubek 3 Athletic Clubek 2-3 irabazi dio FC Augsburg taldeari WWK…

undefined

FC Augsburgek 2 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek 2-3 irabazi dio FC Augsburg taldeari WWK Arenan jokatu den partidan. Susaetak eta Adurizek (2) egin dituzte gure taldearen golak. Alemaniarren aldetik Trochowski eta Bobadilla golegileak izan dira.

Europar lehen helburua bete du Athletic Clubek. Esfortzu handiz lortutako garaipenari esker, zurigorriek Multzoko lehen postuan amaituko dute, oraindik jardunaldi bat falta dela, eta UEFA Europa Leagueko 32ko errondan, final hamaseirenetan azken finean, egongo dira 2016ko otsailean. Oraindik dakigun gauza bakarra kanporaketako bigarren partida San Mamesen jokatuko dela da. Bitartean, europar lehen fase hau amaitutzat emateko, Athletic Clubek AZ taldea San Mamesen hartuko du abenduaren 10ean, ostegunean.

Partidak aurpegi anitz izan du. Hasiera hobeagoa zurigorriena, Susaetaren golarekin (bandako sakearen garrantzia) eta oreka atsedenaldira arte, baina aldageletara erretiratu baino lehenago Trochowskik ahaleginaren saria jaso du.

Bigarren zatiaren lehen txanpan FC Augsburg hobeagoa izan da eta Bobadillak bigarrena egin du. Aldapaz gora eta sailkapena oraindik airean. Zorionez Athletic Clubek jo eta ke segitu du eta Adurizek, buruz lehen Iturrasperen erdiraketa ona errematatuz, eta eskuin oinarekin gero Iñaki Williamsen pase bikaina sareetara bultzatuz, porrota garaipena bihurtu du WWK Arenan bertaratu diren 1.200 jarraitzaile zurigorrien zoramenerako.

Arlo honetan, gure eskerrona helarazi nahi diogu FC Augsburg klubari, erakundeak berak eta zaleek emandako harrerarengatik eta erakutsitako portaerarengatik.

Eta, kontinenteko gozamena ahaztuta, igandean Ligako erronka datorkigu Vallecasen.