Balompédica Linense - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

Balompédica Linense - Athletic Club

Balompédica Linense
Balompédica Linense
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Kike Sola 13'
  • Laporte 19'

KokapenaMunicipal , La Línea de la Concepción

Estreinaldi ona Kopan

RB Linensek 0 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Balompedica Linense taldeari…

undefined

RB Linensek 0 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Balompedica Linense taldeari Kopako final hamaseirenetako joaneko neurketan. Solak eta Laportek egin dituzte gure taldearen golak.

Estreinaldi ona, beraz, Kopan normalean zaila suertatzen den debutean. Zurigorriak jaun eta jabe izan dira lehen zatian eta gol gehiago egiteko aukerak izan dituzte.

Bigarrenean, aldiz, etxekoak berpiztu ondoren, markagailuaren aldea estutzeko zorian egon dira. Zorionez ez da horrela gertatu eta abantaila ederra lortu da bigarren partidari begira, hilaren 16an San Mamesen jokatuko dena.

Honekin zortzi dira jada azken bederatzi partidetan lortu diren garaipenak. Eta bolada onari eusteko asmoz, igandean Ligan Malaga izango dugu aurkari.