Villarreal CF - Athletic Club
Final zortzirenak
Kopa

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Williams 21'

KokapenaEl Madrigal , Vila-real

Nagusitasuna final laurdenetara pasatzeko

Vila-realek 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Vila-real CF taldeari El Madrigalen….

Athletic Club

Vila-realek 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Vila-real CF taldeari El Madrigalen. Iñaki Williams golegilea izan da. Garaipen honekin kanporaketa 4-2 emaitzarekin gainditu dute zurigorriek eta Kopako final laurdenak jokatuko dituzte datorren astetik aurrera.

Gure taldea nagusi izan da lehen unetik, baina San Mamesen lorturiko aldea eskasa zenez, ondo etorri zaio Iñaki Williamsen gola, Laporteren pase sakon bikainari esker, atezainaren irteera gaindituz.

Hortik aurrera Herrerinek ez du aparteko zailtasunik izan eta Athleticek partida ondo eraman du, gola egiteko abagune argienak izan ditu eta burua hotz mantendu du hainbat unetan.

Athletic azken zortzi taldeen artean dago Kopan eta, zozketaren zain gauden bitartean, burua jada Ligan ipinita dago, igandean FC Bartzelonaren aurkako lehiak bigarren itzuliari hasiera emango dio eta.