Athletic Club - Valencia CF
Final zortzirenak

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Valencia CF
Valencia CF
  • 20' Raúl García

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Lehen pausoa euripean

Athletic Clubek 1 Valentziak 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Valentzia CF taldeari UELko 16ko…

undefined

Athletic Clubek 1 Valentziak 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Valentzia CF taldeari UELko 16ko errondaren joaneko partidan San Mamesen. Raul Garciak egin du partidako gola Beñaten falta erdiraketa buruz errematatzean.

Borroka latza euripean ikusi dena eta ia gehienetan Athletic nagusi izan da, lehen zatiko tarte txiki bat kenduta. Atsedenaldiaren ostean zuri-gorriek are gehiago estutu dute bisitariak, baina jaurtiketa zaparrada ez da nahikoa izan Valentziara abantaila gehiagorekin joateko.

Hemendik astebetera San Mamesen atea hutsik uztea baliogarria izango ote den ezagutuko dugu, baina igandean Liga itzuliko da zigorturik dagoen katedraleko soropilera Betisen aurka. Esfortzu berri bat dugu zain.