Valencia CF - Athletic Club
Final zortzirenak

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 14' Santi Mina
  • 37' Santos
  • Aduriz 76'

KokapenaMestalla , Valencia

Zazpigarrenez final laurdenetara Europan

Valentziak 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Valentzia CF taldearen aurka Mestallan….

undefined

Valentziak 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Valentzia CF taldearen aurka Mestallan. Adurizek gure gola egin du eta Minak eta Santosek egin dituzte etxekoenak. Nahiz eta partida galdu, joaneko 1-0rekin zuri-gorriek UEL-ko final laurdenetarako txartela eskuratu dute, zazpigarrena bere historian, hau da, ohiko gertakizuna ez dena.

Kanporaketa aldapaz gora ipini da lehen zatian, Valentziak etekin ezin hobea atera baitio egindako jokoari. Grinatsu zelairatu dira Nevilleren mutilak eta atsedenaldira heldu baino lehenago bi eta zero ezartzea lortu dute. Beraz, Athletic kanpoan zegoen.

Bigarren zatian gure taldeak kontrol handiagoa izan du, baina hil edo biziko erronka zen, etxekoek zulo handiagoak aurkitzen zituzten eta. Dena den Adurizek Raul Garciak orpoz egindako pasea sareetara bidali du eta azken ordu laurdena sufrimenduz beterikoa izan den arren helburua lortu da, azken zortzi talde onenen artean egotea, alegia.

Zozketan, honako hauek dira balizko arerioak: Shakhtar, Braga, Sevilla, Vila-real, Liverpool, Sparta Praha eta Borussia Dortmund.