Athletic Club - Sevilla FC
Final laurdenak

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
12
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 48' Aduriz
  • Iborra 83'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Aldapaz gora merezi gabe

Athletic Clubek 1 Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 1-2 galdu du Sevilla FC taldearen aurka…

undefined

Athletic Clubek 1 Sevilla FC-k 2

Athletic Clubek 1-2 galdu du Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen. Adurizek egin du gure taldearen gola eta, ostean Kolodziejcakek eta Iborrak egin dute sevillar taldearenak.

Gure taldeak askozaz gehiago merezi du, ez galtzea gutxienez. Hasieran bisitariak hobeto egon dira, baina lehen zatiko minutuak aurrera joan ahala zurigorriek aukera garbiak sortu dituzte, fruiturik gabe bada ere. Bigarren zatian, aldiz, hasiera oldarkorrak lehen gola ekarri du, baina etxekoen bigarren gola logikoena zirudienean berdinketa heldu da eta lehia orekatu da berriro.

Azken txanpan, gainera, bigarren gola heldu da zalantza asko uzten duen jokaldian. Zer egingo diogu. Aldapaz gora dago kanporaketa, ezbairik gabe, baina talde honek ez du amorerik emango, soberan erakutsi denez. Dena den, Sevillara bidaiatu baino lehenago Ligako borroka latza dugu zain, igandean Rayo Vallecanoren aurka San Mamesen.