Athletic Club - Deportivo Alavés
Euskal Herria Txapela

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
22
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
  • 42' Vesga
  • 56' Aduriz
  • Ibai 52'
  • Santos (p.) 86'

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Txapelik gabeko finala

Athletic Clubek 2-Deportivo Alavesek 2Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek bina amaitu dute Euskal Herriko I…

undefined

Athletic Clubek 2-Deportivo Alavesek 2



Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek bina amaitu dute Euskal Herriko I Txapelaren finala, Barakaldoko Lasesarren jokatu den partida. Vesgak eta Adurizek egin dituzte gure taldearen golak eta Ibaik eta Santosek arabar taldearenak. Txapelik gabeko finala izan da, lehia amaitzear zela epaileak bukatutzat eman baitu.

Unera arte denetik egon da, baina batez ere lehiakortasuna eta lehia irabazteko grina izan dira nagusi. Vesgaren ezkerkada bati esker aurreratu dira zuri-gorriak lehen zatiko azken txanpan. Bigarren zatiaren hasieran Alavesek berdindu du Ibairen bitartez. Hark penaltia jaurti du, Herrerinek urrundu baina Ibaik berak aldaratzea barrura bidali du.

Erreakzioa berehala heldu da eta talde jokaldi on baten ondorioz Adurizek buruz bi eta batekoa ezarri. Hortik gutxira Alexisek txartel gorria ikusi du epaileari zerbait esateagatik eta aldageletara abiatu baino lehen kontaktu fisikoa ere egon da. Ondorioz epaileak kapitainak deitu ditu horrelakorik ez zuela onartuko eta berriro gertatuz gero aldageletara erretiratuko zela esanez.

Athletic zen nagusi, baina ez du hirugarrena egin eta 89. minutuan Alavesek bigarren aldeko penaltia izan du. Santosek binakoa ezarri du. Segundo batzuk pasa dira eta Romerok gaueko bigarren gorria ikusi du. Talde bietako jokalari batzuen arteko bultzadak hasi dira eta une horretan epailea aldageletarako bidea hartu du.

Antolatzaileak konbentzitzen saiatu dira. Alferrik. Eta Euskal Herria Koparen lehen edizioa txapelik gabe geratu da.