West Ham United - Athletic Club

West Ham United - Athletic Club

West Ham United
West Ham United
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 21' Lanzini
  • 22' Wilshere
  • Unai López 1'
  • Williams 15'

KokapenaLondon Stadium , Londres

West Hamek 2 Athleticek 2. Athleticek galdu gabe jarraitzen du denboraldi-aurrean

Betway Cup txapelketa penaltietara irabazi du lehenengo zatian gol biko abantailak alde egin ostean West Ham taldearen aurka.

undefined

Athleticek partidurik galdu gabe jarraitzen du denboraldi-aurre honetan nahiz eta bi goleko abantaila alperrik galdu West Ham taldearen aurkako partiduan Unai Lopez eta Williamsen golen ostean. London Stadium-ean ikusitakoaren arabera berdinketa bidezkoa da. Betway txapelketa penaltietara erabaki zen, Aduriz, Beñat, Sancet eta Yuri Berchichek sartu zituzten golak 9 metroetatik.

Partidua Athletic-en alde hasi zen, Unai Lopezek korner baten irteeran sartutako gol batekin, West Ham taldeko atzelari batek baloia desbideratu ostean. Talde bien arteko burruka handiko minutuen ostean, Gaizka Garitanoren mutilak izan ziren bigarren gola sartu zutenak jokaldi on bati amaiera bikaina emanaz. Iñaki Williamsek lortutako gola Muniainek eskumatik egindako pasea aprobetxatuz.

Baina West Ham taldeak ikaragarrizko indarra dauka aurrekaldean eta partidua berdintzea lortu zuen minutu bakar batean. Lanzinik, Fornals-en txilena baten ostean, eta Wilshere-k, bardinketa jarri zuten markagailuan. Londreseko taldea jokoan agintzen hasi zen.

Bigarren zatirako partidua oso irekita zegoen. Atsedenaldian sartu zen Unai Simonek geldiketa bikaina egin zuen Felipe Andersonen aurrean. Yuri Berchichek ere bere aukera izan zuen Iñaki Williamsekin egindako jokaldiaren ostean baina Zarauztarraren jaurtiketa kanpora joan zen. Athletic jokoan agintzen zegoenean, Diangana-k kanpora bidalitako burukada batek eta Unai Simonek Chicharitori egindako geldiketa batek ekidin zuen zurigorrien porrota.

West Ham: Roberto; Fredericks, Balbuena, Diop, Cresswell; Declan Rice, Felipe Andreson, Wilshere, Lanzini; Fornals eta Haller.
Aldaketak: Antonio Fornals-en ordez(46’), Yarmolenko Felipe Anderson-en ordez, Snodgrass Wilshere-en ordez, Obgbonna Balbuena-ren ordez(65’)-. Carlos Sánchez, Chicharito, Masuaku eta Diangana (75’), Rice, Cresswell, Lanzini eta Haller-en ordez. Zabaleta Fredricks-en ordez (82’).

Athletic: Herrerín; Capa, Núñez, Yeray, Yuri Berchiche; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Córdoba; Williams
Aldaketak: Simón Herrerínen ordez (46’), Ibai Córdobaren ordez eta Sancet Unai Lópezen ordez (70’), De Marcos Muniainen ordez, Beñat Raúl Garcíaren ordez eta Aduriz Williamsen ordez (81’), Vivian Yerayren ordez (82’).

Golak:
0-1. (1´)Unai López
0-2. (15´). Williams
1-2. (21´). Lanzini
2-1. (22´) Wilshere

Penaltiak:
2-3. Adurizek gola
2-3. Chicharito, Simonek gelditu
2-4. Beñaten gola
3-4. Snodgrass-en gola
3-4. Ibai, Robertok gelditu
4-4. Yarmolenko-k gola
4-5. Sancetek gola
5-5. Diangana-k kanpora
4-6. Yuri Berchichek gola

Epailea: Michael Oliver. Txartel horia: Fredericks 49’.

Zelaia: London Stadium