Real Betis - Athletic Club
Jardunaldia 16
Liga

Real Betis - Athletic Club

Real Betis
Real Betis
32
Athletic Club
Athletic Club
  • 2'12'20' Joaquín
  • Williams (p.) 44'
  • Yuri 75'

KokapenaBenito Villamarín , Sevilla

46.106 pertsona

Betisen hasiera eraginkorrak partida erabaki du

Williamsek eta Yurik Joaquinen ‘hat-trick’-ak sortutako aldea murriztu dute

undefined

Athletic Clubek 3-2 galdu du Real Betisen aurka. Etxeko taldeak oso hasiera ona egin du eta erabateko efikaziaz baliatu da garaipena eskuratzeko. Williamsek, penaltiz, eta Yurik, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bitartez, aldea murriztu dute markagailuan.

Zuri-gorriei kosta egin zaie Benito Villamarinen partidan sartzea eta Real Betisek ez du barkatu. Lehen hogei minutuetan hiru gol egin ditu Joaquin kapitainak. Lehoiak jokoz kanpo hartu dituzten hiru ‘sastakada’ izan dira eta aurrelari andaluziarrak ez du barkatu. Hortik aurrera partida berdindu egin da eta Athletic aldeak murrizten saiatu da bukaerara arte.

Atsedenaldiaren atarian lortu du zuri-gorrien lehena Williamsek. Epaileak penaltia adierazi du Alex Morenoren eskuagatik eta aurrelari zuri-gorriak ez du barkatu: ezker zutoinera oso estu jaurti eta 3-1ekoa jarri du markagailuan. Aukera oso argirik gabe, Athletic hainbat aldiz hurbildu da hegaletik Joelen atera, baina erdiraketek ez dute Williamsen errematerik aurkitu. Betisek ere abagune argia izan du lehen zatia bukatu baino lehen, baina Unai Simonek bikain gelditu du Guardadoren jaurtiketa.

Real Betis indartsu zelairatu da bigarren zatian eta eurena izan da lehen aukera. Minutuek aurrera egin ahala, ordea, baloiaren jabetza bere egin du Athleticek. Gaizka Garitanok Unai Nuñez zelairatu du atsedenaldian Kordobaren ordez, Yeray eta Iñigo Martinezekin batera defentsan aritu daiten. 70. minutuan Mikel San Jose zelairatu du Oihan Sanceten ordez. Talde zuri-gorria bigarren golaren bila jarri da.

Area kanpotik iritsi da Yuriren misila, markagailua 3-1ekoarekin geratuko zela zirudienean. Hamasei minuturen faltan egindako golatzarrak indarra eta itxaropena eman dio Athletici. Garitanok Larrazabal zelairatu du Caparen ordez eta berdinketaren golaren bila jarri dira zuri-gorriak. Ez da iritsi, ordea, zuri-gorrien hirugarrena. Lehoiak amaierara arte saiatu dira partida berdintzen baina ezin izan dute Real Betisek hasieran sortutako aldea neutralizatu.