Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 38
Liga

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
40
Athletic Club
Athletic Club
  • 28' Soldado
  • 55' A.Puertas
  • 67' Carlos Fernández
  • 93' Montoro

KokapenaNuevo Los Cármenes , Granada

Amaiera tristea Granadan

Athletic 4-0 jipoitua izan da Los Carmenesen denboraldiko agurrean

undefined

Athleticek 4-0 galdu du Granadan denboraldi amaiera triste batean. Andaluziarrak lehen aldiz sartu dira Europan eta ederki ospatu dute soropilan, lehoiak sailkapenaren erdialdean geratu diren bitartean.

Gaizka Garitanoren taldea agintzen hasi zen presio handia eginez, eta norgehiagokaren lehen aukera paregabea izan zuen. 11. minutuan Cordobaren jokaldi bikain batek Villalibre eta Rui Silva aurrez aurre jarri zituen. Baloia portugaldarraren hanken azpitik jartzen saiatu zen baina lortu gabe.

Lehoiek ez zuten estualdirik atzean, baina pase txar batek Soldadori aukera eman zion buruz burukoa egiteko. Eta noski, Granadako aurrelariak ez zuen barkatu; Herrerinen irteera gainditu zuen baloia pikatuz. Vesgak min hartuta zelaia utzi behar izan zuen, eta haren ordez zelairatutako Unai Lopezek bigarren eta azken aukeraz gozatu zuen atsedenaldira heldu aurretik. Hala ere, Rui Silvak neurriz gorako geldiketa batekin urrundu zuen.

Bigarren zatia askoz kaskarragoa izan zen. Etxekoek kontraeraso eta akats bakoitzean gogor jo zuten Athletic, Puertas, Carlos Fernandez eta Montororen golekin. Athleticen aldetik, Raul Garciaren bi saiakera baino ez ziren azaldu, eta Williamsen akzio bat Rui Silvak bikain gelditu zuen.

Denboraldi amaiera etsigarriak hamaikagarren postuan utzi du Athletic, Real Sociedaden aurkako Kopako finala jokatzeke dagoen arren.