AS Roma - Athletic Club

AS Roma - Athletic Club

AS Roma
AS Roma
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 59' Kolarov
  • 90' Pellegrini (p.)
  • Muniain 28'
  • Raúl García (p.) 77'

KokapenaRenato Curi , Perugia

West Ham-Athletic, izugarrizko partida London Stadium-ean

Pellegrinik zuzendutako taldearen aurkako partida Gaizka Garitanoren mutilen maila neurtuko du

undefined

Athleticek zapatuan, aurre-denboraldiko neurketen artean garrantzitsuenetariko bat jokatuko du Manuel Pellegriniren West Ham United-en aurka, London Stadium-ean (arratsaldeko lauretatik aurrera euskerazko eta gaztelaniazko Twitter kontuetan streaming bitartez @athletic_eus eta @AthleticClub).

Ez da edozein partida izango. West Ham-ek talde oso interesgarria du. Baloiaren jabetzarekin eta jokaldi landuen bitartez aurkariari min egin nahi dion taldea da. Gainera, Diop, Rice edo Felipe Anderson bezalako goi-mailako jokalariak mantentzea lortu du.

Aipatzekoak dira Pablo Fornals, hogeitabat urtez azpiko Europako txapelduna Unai Nuñez eta Simonekin batera, eta Sebastien Haller aurrelari frantziarra, Londreseko taldearen fitxaketarik garestiena bere historian (50 milioi euro).

Horiekin batera, larunbatean agian atepean izango den Roberto atezaina heldu da Espanyoletik, Lukasz Fabianskik dituen arazo fisikoak direla eta. Ibilbide luzeko jokalariak ditu, hala nola, Pablo Zabaleta, Chicharito Hernández eta Mark Noble, talentu handiko jokalariak diren Yarmolenko, Wilshere edo Lanzini eta, atzealdean, Diop senegaldarrak eta Fabian Balbuena paraguaiarrak osatzen dute atzelarien bikote bikaina.

Garitanok hamaikako sendo bat zelairatuko du. Numantziaren aurka jokatu ez zutenek osatzen dute deialdiko ardatz nagusia eta bertatik aukeratu beharko du entrenatzaile zurigorriak. Harmailetan zale zurigorri kopuru handia itxaroten da.