Barakaldo CF - Athletic Club

Barakaldo CF - Athletic Club

Barakaldo CF
Barakaldo CF
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Athletic, Barakaldoko hiru talderen artekoan garaile

1-0 irabazi dio Deportivo Alavesi eta bertako taldearen aurka berdindu du 45 minutuko bi lagunartekotan

undefined

Athleticek garaipena lortu du Lasesarren jokatu den hiru talderen arteko txapelketan, Deportivo Alaves mendean hartu eta Barakaldoren aurka huts eta huts amaitu ondoren. Aipatutako bi talde hauen artekoa golik gabe amaitu zen.

Hiru talderen arteko lehen partiduan, Athleticek 1-0 gainditu zuen Deportivo Alaves. Gaizka Garitanoren taldea sendotasun handiz ibili zen atzeko lerroan; izan ere, babazorroek ez zuten gol aukerarik egin 45 minutuetan zehar. Vesga eta Unai Lopez zelai erdian kokatuta, hegalekoei protagonismoa eman zieten, eta batez ere Larrazabalen ahaleginak aurkariaren atearen bila joatean izan ziren aipagarri. Aurreko hegalekoak saria lortu zuen 28. minutuan Muniain eta De Marcosen artean sortutako jokaldi bat amaitzean. Zuri-gorriek ez zuten zailtasunik izan emaitzari eusteko partiduaren amaiera arte.

Barakaldoren aurkako neurketa golik gabe amaitu zen. Athleticek goitik behera menderatu zuen partidua, baina ez zen bere aukerak aprobetxatzeko gai izan etxeko talde gogotsu baten aurrean. Lehen abagune argia Villalibrek izan zuen bere oinetan modu akrobatiko batez errematatu ondoren Cordobaren erdiratze batean, zazpigarren minutuan. Aurrelari gernikarraren aurpegian jotako Kodroren beste erremate bat, 1-0ekoan bihurtzeko zorian egon zen. Ganea, oso langile ezker hegalekotik, jaurtiketa gogor batez ahalegindu zen 17. minutuan, baina arinki desbideratuta joan zen. Nuñezek eta Villalibrek, biek buruz, bere abaguneak ere izan zituzten baina Cacharron bertako atezainak bi gelditu bikain egin zituen. Azkenean markagailua hutsean geratu zen, eta Athleticek jokoan zegoen garaikurra eskuratu zuen. Ligako hamaikakoetan ez hain ohikoak diren futbolari askorentzat aukeretako gaua izan zen.

 

ATHLETIC CLUB – DEPORTIVO ALAVÉS

Athletic Club: Herrerín, De Marcos, Yeray, U. Nuñez, Balenziaga; Unai López, Vesga, Larrazabal, Córdoba; Muniain eta Aduriz

Deportivo Alavés: Sivera, Aguiregabiria, Marín, Tachi, Magallán; Dani Torres, Wakaso, Aleix, Héctor; Lucas eta Joselu. Aldaketak: Navarro, Aguirregabiriaren ordez (35’); eta Huarte, Marínen ordez (35’).

Gola: Larrazabal (28’).

 

BARAKALDO CF – ATHLETIC CLUB

Barakaldo CF: Cacharrón, Carles Marc, Pitu Óscar F.G., Fede, Gándara, Iriondo, Samuel, Reyna, Olaizola, Samuel Alex. Aldaketak: Julen López, Samuren ordez (17’); Lacruz, Federen ordez (17’), Juan Delgado, Reynaren ordez (36’).

Athletic Club: Herrerín, Lekue, Vivian, Núñez, Ganea; Larrazabal, San José, Beñat, Córdoba; Kodro eta Villalibre.

Epailea: Ekaitz García Arriola

Estadioa: Lasesarre (Barakaldo)