Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
41
SD Eibar
SD Eibar
  • 27' Ibai
  • 33' Villalibre
  • 70'72' Kodro
  • Charles 20'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticek Eibar mendean hartu du Lezaman

Ibai, Villalibre eta Kodrok (2) aldea ezarri dute Guruzeta itzuli den lagunartekoan

undefined

Athleticek 4-1 irabazi dio Eibar Kirol Elkarteari Lezaman jokatu duen lagunarteko partidan. Ibaik, Villalibrek eta Kodrok, birritan, golak sartu dituzte lehoientzat, Charlesen hasierako gola iraultzeko. Minutu gutxi dituzten jokalariek errendimendu bikaina erakutsi dute, eta albiste pozgarria Gorka Guruzetaren itzulera, lotailu gurutzatuko zauriagatik zazpi hilabetez jokatu gabe egon baita.

Goizekoa oso emankorra izan da. Erritmo eta sakontasun handiarekin jokatu du Athleticek. Villalibrek lehen abagunea izan du, Charlesek Herrerin gainditu aurretik. Atezain zuri-gorriak bi geldiketa on egin ditu lehen zatian. Laster sartu dituzte golak Ibaik, Lekueren pasea aprobetxatuz, eta Villalibrek, Burgosi baloia lapurtu ostean.

Bigarren zatian, Kenan Kodro izan da minutuak aprobetxatu dituena atea birritan zulatzeko. 3-1ekoa egin du Cordobaren asistentzia on baten ondoren, eta ondoren banakako jokaldi bikaina egin du markagailuan behin betiko 3-1ekoa jartzeko.