Sestao River Club - Athletic Club
Jardunaldia 2.
Kopa

Sestao River Club - Athletic Club

Sestao River Club
Sestao River Club
04
Athletic Club
Athletic Club
  • Villalibre 27'70'
  • Yuri 34'90'

KokapenaLas Llanas , Sestao

Athletic indartsu azaldu da Las Llanasen

Nagusitasunez garaitu du Sestao River (0-4), Villalibrek eta Yuri Berchicek bina gol sartuta

undefined

Athleticek gauza guztien gainetik errespetatzen du Kopa, eta denboraldiko partidarik garrantzitsuena balitz bezala planto egin dio Sestao Riverri Las Llanasen. Izan ere, hala zen benetan, partida baterako kanporaketak pozoi hutsa baitira. Gaizka Garitanok ohiko hamaikakoa jarri du, eta gauzak ezin hobeto atera zaizkio. 0-4koa, Villalibrek eta Yurik sartutako bina golei esker, botere erakustaldia izan da Sestaon. Lehoiak indartsu azaldu dira Riverren aurka, berde-beltzek ez dute amore eman, baina ezin izan dute ezer egin.

Zuri-gorriek aukera argia izan dute lehen minutuan, Intercityren aurka gertatu bezala. Villalibre izan da, Raul Garciaren erdiraketa baten ostean, bigarren zutoinean buruz Ibon Barandiaranen eskuetara errematatu duena. Handik gutxira, Gernikako aurrelariak baloi ona jarri dio Williamsi bigarren zutoinean baina Iñakik ez du asmatu errematea indarrez egiten.

0-1ekoa gertu zegoen. Athleticek min egin du ezker hegaletik, Gagok eta Villarrek txartela baitzuten, eta azkar ibili da markagailuan aurrea hartzeko. Ibaik azkar atera du falta Yurirentzat, honek Villalibreri eman eta lehen tokean sareetara bidali du baloia aurrelariak. Asierren lehen gola lehen taldeko lehoi gisa.

Zuri-gorriak oso eroso sentitu dira Las Llanaseko berdegunean. Oso sendo ibili dira une oro, eta Iñigo Martinezek Yuri Berchicheri egindako pase bikainarekin iritsi da bigarrena. Zarautztarrak baselinaz zulatu du Barandiaranen atea.

Bigarren zatian, Athleticek ez du erritmoa jaitsi. Sestaok pare bat aukera izan ditu Leandro eta Ivan Alonsoren bidez. Azkenekoa, 0-3koarekin, ondo gelditu du Herrerinek. Ordurako Muniain agertu da berriro berdegunean, lesioa gaindituta, eta Villalibrek gaueko bigarrena sartua zuen.  Yuriren bigarrena ere bidean zen, eta azken minutuan iritsi da Lekueren paseari esker.