UD Logroñés - Athletic Club

UD Logroñés - Athletic Club

UD Logroñés
UD Logroñés
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 38' Zelu (p.)
  • 69' Iñaki
  • 81' Andy
  • Muniain 54'

KokapenaLas Gaunas , Logroño

Porrota Las Gaunasen

Athleticek, lehoikumez betetako talde batekin, 3-1 galdu du denboraldiko lehen neurketan

undefined

Athletic Clubek 3-1 galdu du Las Gaunasen denboraldi-aurreko estreinaldian, beheko mailetako jokalari sortaz betetako talde batekin. Muniainek egin zuen lehoien gola. Ez zen lesiorik izan euriak astundutako futbol zelaian.

Sentsazioak berreskuratzen hasteko partida zen, hankak astun, saio bikoitzengatik. Lehen zatian 1-0ekoarekin joan ziren lehoiak aldageletara, errioxarrek Athleticek atzetik baloia ateratzen izandako akatsa baliatu baitzuten. Zeluk penaltiz sartu zuen lehena. Athletic asmo onekin hasi zen eta Nico Serranok birritan mehatxatu zuen Miñoren atea.

Bigarren zatia, bost debutarirekin eta hamar aldaketekin (guztiak Simon izan ezik, Espainiako selekzioarekin joango baita), hobea izan zen. Hala ere, Athleticek ez zuen partida orekatzeko aukerarik izan Iñakik (faltaz) eta Andyk buruz sartutako bi golen ondorioz.

Athleticek banakoa lortu zuen Morcilloren sakontasunari esker. Urain aurkitu zuen eta Miñok aldaratutako jaurtiketa Muniainek sarera bultzatu zuen. Lehoiak garaipenetik gertu zeudela zirudienean, bi kolpe izugarri iritsi ziren. Izan ere, Luengori gol bat baliogabetu zioten jokoz kanpo egoteagatik estrategiazko jokaldi on baten ondoren.