Athletic Club - Levante UD
Jardunaldia 6
Liga

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
20
Levante UD
Levante UD
  • 68' Berenguer
  • 79' Williams

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Autoestimurako garaipena

Berenguer eta Williamsen golei esker, Athleticek Levante aise irabazi du

undefined

Athletic Clubek autoestimurako garaipena lortu du Levante 2-0ekoaz aise irabazita. Berenguerrek, San Mamesen jokatutako lehen partidan, eta Williamsek, partida bikaina eginez, sartu dituzte golak. Garaipena handiagoa ere izan zitekeen, gol aukerengatik eta atzeko aldean egindako lan handiagatik; Simonek arratsalde lasaia bizi izan zuen.

Aitor Fernandez Levanteko atezain ohiaren aitaren omenez minutu bateko isilunearekin hasi zen partida, Levantek eskatuta. Lehoiek gogoz ekin zioten neurketari egoera aldatu nahian, eta zelai erdian joko handia duen talde bati ez zioten atsedenik eman. Jan egin zituzten. Hasieratik Williams gogoz zegoela argi ikusi zen, eta jokaldi batean Muniaini aukera eman zion gola sartzeko baina Malsak baloia marratik atera zuen.

VAR-ak berriro ere protagonismoa hartu zuen jokoan. Izan ere, Alberola Rojasek adierazitako penaltia, Balenziaga eta Miramonen arteko jokaldian, baliogabetu zuen. Muniain gola sartzeko zorian egon zen, baina Vezok galarazi zuen. Berenguerren jaurtiketa bat ere Koke Vegasek gelditu zuen.

Athleticek askoz hobeto jokatu zuen atsedenaldiaren ostean, eta hori dela medio, Paco Lopezen taldea zelaitik ezabatu zuen. Hasi eta berehala, Raul Garciak zutoinarekin egin zuen topo Williamsen erdiratze batean egindako burukadan. Garitano bi aldaketa prestatzen ari zen bitartean, Zarraga eta Morcilloren sarrerarekin, denboraldiko lehen gol zurri-gorria heldu zen San Mamesera. Raulek aurkari batekin lehia irabazi ondoren, Dani Garciak pasea eman zion Berenguerri, eta azken hau gorputzaren laguntzaz baloiaren jabe egin eta ezkerrarekin baloia gurutzatu zuen.

Mutikoak berdegunean zeudela, eta alebinetik Lezaman daraman Zarragaren debuta nabarmenduz, Berenguerrek bi gol sartu zituen, baina bigarrenean Raul Garciaren jokoz kanpo milimetrikoagatik baliogabetu zuen epaileak. Morcillo gogoz zelairatu zen eta 2-0eko jokaldia egin zuen, indar betez eta bigarren zutoinera erdiratze bikaina eginez. Williamsek baloia sarera besterik ez zuen bultzatu behar (78’). Iñakik berak ere, aurrez aurreko batean, Levanteko atezainaren eskuineko hankan jo zuen baloia. Bere arratsaldeko urrezko sinadura izan zitekeen. Athleticek Vencedor, Zarraga, Morcillo eta Villalibrerekin amaitu zuen berdegunean. Lezama, deika.