Athletic Club - SD Huesca
Jardunaldia 14
Liga

Athletic Club - SD Huesca

Athletic Club
Athletic Club
20
SD Huesca
SD Huesca
  • 86' Kodro (p.)
  • 91' Nuñez

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Garaipen erabakigarria Huescaren aurka

Athleticek huescatarrak garaitu ditu Kenan Kodroren eta Nuñezen golekin

undefined

Athleticek 2-0 gainditu du Sociedad Deportiva Huesca Kenan Kodroren eta Nuñezen golekin partidaren azken txanpan. Garaipenak bultzada berria eman die lehoiei, eta San Mamesen jokatutako azken bost partidetan lau garaipen lortu dituzte.

Gau zaila izan zen, aukera gutxikoa. Partida itxi horietako bat izan zen, arrisku gehiegirik hartu nahi ez zuten bi taldeen artean puntuen garrantziagatik. Hasierako minutuetan, Athleticek Villalibreren aukera bat izan zuen, baina ez zuen asmatu Williamsen erdiraketa lehen zutoinean errematatzen, eta Ontiverosek Simon probatu zuen hainbeste praktikatzen duen diagonaleko jaurtiketa horietako batean.

Gaizka Garitanoren mutilek aurrerapausoa eman zuten atsedenaldiaren ostean, Vencedor zelairatuta, baina bazirudien indarra galdu zutela aurreko aldean Villalibreren lesioagatik; bi belaunkada jasan zituen gernikarrak. Kenan Kodro agertu zen, esku batean egindako ebakuntza batek oztopatuta Cadizen aurka hamabi minutu bakarrik jokatu zuena. Erabakigarria izan zen.

Izan ere, donostiarrak penalti erabakigarri bat behartu zuen 83. minutuan. Morcillok Berenguerrekin konektatu zuen, eta azken honek pase bat asmatu zuen Kenanengana, eta hau lurrera bota zuen Pulido atzelariak besotik eutsita baloia jaurtitzean. Gorria atzelariarentzat eta ondo adierazitako penaltia. Penalti jaurtitzaile aditurik ez zegoen, Vencedor eta Morcillo lehoikumeak izan ezik, eta Kodrok hartu zuen erantzukizuna. Zerbaitetarako balio dio egunero geratzea Lezaman entrenamenduen ostean baloi-kolpeak praktikatzen. Itzalean egindako lana da. Odol hotzez sartu zuen, eta lasaitasuna ekarri zuen.

2-0ekoa jarraian iritsi zen, Morcillok 91.ean ondo ateratako korner batean eta Nuñezek buruz sareetara bidalita. Arnasa hartzeko unea, baina ez dago denbora galtzeko astirik. Madrigal bisitatzea dagokigu.