RC Celta - Athletic Club
Jardunaldia 27
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaBalaídos , Vigo

Berdinketa Balaidosen

Athletic Clubek puntu bat atera du Celtaren zelaian, defentsa-lan onarekin aukera gutxiko partida batean

undefined

Athletic Ckubek golik gabeko berdinketa lortu du Real Club Celtari egindako bisitan, aukera gutxiko partida batean. Bata eta bestearen atzelariek erasoak kontrolatu zituzten eta atezainek ia ez zuten lan handirik izan, baina zuri-gorriek goletik gertuago zeudela zirudien. Lehoiek euren atea hutsean uzten duten bigarren neurketa da Marcelinoren aroan, Cadizen 0-4koaren ostean, eta gola egiteko gai izan ez diren lehena.

Norgehiagoka Villalibreren bolea bikain batekin hasi zen, eta Ivan Villar luzatzera behartu zuen. Brais Mendezen barneraldi sakon bat Santi Minarekin area barruan konektatuz izan zen Celtaren erantzuna, baina Simonek, harentzat arratsalde lasai batean, baloia gelditu zuen.

Aukera asko izango zirela ematen zuen, baina ez zen hainbesterainokoa izan. Lekuek Celtaren atezaina arazotan jarri zuen ate ondora zihoan erdiraketa batean. Zuri-gorrien aukera garbiena ordu erdia bete zenean heldu zen: Berenguerrek kontraerasoan Villalibrekin bat egin zuen eta azken honen erdiraketa oso gutxigatik kanpora bota zuen Alexek.

Yeray inperialak atzetik egindako irteera batean Morcillori baloia eman eta bere erdiraketa abantailatsua Villalibrek ez zuen ondo kontrolatu jokaldi argia izan arren. Athletic arrisku gehiagorekin iritsi zen, baina baloiaren jabetza Celtarena zen.

Muniain Raul Garciaren ordez zelairatu zen bigarren zatian, baina aukera aipagarri gutxiago heldu ziren. Pena izan zen Berenguerrek 74. minutuan egindako jokaldi sakona; izan ere, nafarrak zenbait aukera argi izan zituen area barruan. Bere erdiraketa Ivan Villarrek indargabetu zuen. Kapitain zuri-gorriak protesta egin zuen Celtaren area barruan jausi eta gero azken txanpan.
Lehoiek sailkapenaren erdiko postuetan jarraitzen dute eta partidarik gabeko astea izango dute Eibarren bisita datorren larunbatean jaso arte, Kopako lehen finalaren aurreko azken neurketa, apirilaren 3koa, Real Sociedaden aurka.