Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 34
Liga

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Williams 90'

KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla

Iñaki Williamsek mendean hartu du Sanchez Pizjuan

Sancetek 90. minutuan burututako kontraeraso azkar batean, Williamsen anaia nagusiak ederki bukatu du jokaldia Sevilla garaitzeko

undefined

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari Sanchez Pizjuanen: Sancetek egindako kontraeraso azkarrean Iñaki Williamsek trebetasunez bukatu du baloia eskuadrara bidalita. Lehoiak bederatzigarrenak dira sailkapenean eta Europako azken postuan kokatuta dagoen Real Betisengandik sei puntura daude orain. Gainera, ‘goalaverage’ delakoa euren alde dute.

Merezimenduzko garaipena izan zen Athleticekoa Sevillaren aurka. Aurtengo denboraldian bi neurketak irabazi dizkio. Julen Lopetegiren jokalariek liga titulua bera zuten jokoan. Partida serioa egitea zen Athleticen helburua, erasoko argudio asko zituen talde baten aurka bere onetik ez ateratzea eta aukeraren baten zain egotea.

Pentsatutakoa primeran atera zen. Besteak beste, Unai Simonek birritan eskuarekin baloia atera zuen lehen zatian En-Nesyriren aurrean, batez ere lehenengoa marokoarraren burukada batean. Raul Garciak min hartu zuen 13. minutuan, beraz, haren ordez Sancet zelairatu zen eta azken jokaldian erabakigarria izan zen. Athleticen aukera nagusiak Villalibreren eskutik iritsi ziren: lehenengo, ezkerkada batean Bonoren ate erdira, eta geroago Koundèren aurrean bikain jiratu eta jaurtiketa gurutzatua eginez.

Athleticek lehen zatian zerbait sufritu zuen arren, bigarrenean defentsa lanetan bikain aritu zen. Ia ez zuen arazorik izan, eta Simoni bakarrik gelditu bikain bat egitera behartu zion Acuñak eskuinkada batean. 0-1ekoa egiteko zorian izan zen Athletic, Nico Williamsi jokoz kanpo egoteagatik baliogabetutako gol batean baloia atezainaren gainetik bidalita. Bere anaia nagusia zegoen markagailuan aldea jartzeko eta Sevillari ezpata-kolpea emateko.