Athletic Club - Real Madrid
Jardunaldia 37
Liga

Athletic Club - Real Madrid

Athletic Club
Athletic Club
01
Real Madrid
Real Madrid
  • Nacho 68'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Porrota San Mamesen agurrean Real Madrilen aurka

Zidaneren jokalariek Nachoren gol bakarrarekin irabazi dute, aukera gutxiko partida batean

undefined

Athletic Clubek 0-1 galdu du San Mamesen Real Madrilen aurka denboraldiaren etxeko azken norgehiagokan. Nachoren gol batek klasikoa erabaki du; hala ere, golaren jokaldian zalantzak egon ziren Benzema jokoz kanpo parte hartzen saiatu ote zen. Marcelinoren mutilek bederatzigarren postuari eutsi diote, eta Elxen defendatu beharko dute, jaitsiera jokoan duen Elcheren aurka.

Aukera gutxiko partida izan zen. Batez ere, lehen zatian. Argiena zuri-gorria izan zen Berenguerren falta jaurtiketa batekin, baina gutxigatik kanpora joan zen. Lehoiek bigarren zatiko lehena ere izan zuten, Sanceten kontraeraso on batean, baina Morcilloren jaurtiketak Courtoisek urrundu zuen.

Partidaren hirurogei minutuak beteta, Casemirok langan buruz jo zuen korner batean, eta, ondoren, Nachoren gola iritsi zen klasikoa erabakitzeko. Azken bi aukerak Athleticenak izan ziren, Villalibreko oinetan eta Vesgaren buruan Ibairen erdiraketa baten ostean. Arazorik gabeko partida batean, epaileak Raul Garcia kanpora bota zuen.