Elche CF - Athletic Club
Jardunaldia 38
Liga

Elche CF - Athletic Club

Elche CF
Elche CF
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 28' Lucas Boyé
  • 73' Raúl Guti

KokapenaMartínez Valero , Elche

3.518 pertsona

Porrota Elxen LaLigaren amaieran

Lehoiek 2-0 galdu dute Lehen Mailari eustea lortu duen aurkariaren kontra

undefined

Athletic Clubek Elxen jokatutako partida ilunarekin amaiera jarri dio denboraldiari 2-0 galduta. Etxekoek salbazioa lortu dute SD Huescaren kontura zaleekin jokatutako jardunaldian, 5.000 ikuslerekin, alegia. Ea hurrengo denboraldian futbol zelaietara zale guztiak itzultzearena den. Marcelinoren taldeak sailkapenaren erdian amaitu du. Bederatzigarrena izango da Getafek Granadan irabazten badu eta hamargarrena nazaritarrek punturen bat lortzen badute.

Etxekoen lehen gola jokaldi polemiko batean iritsi da. Epaileak ez du Nuñezi egindako falta bat adierazi, atzelariak kanpora bidali zuen baloi batean, eta etxekoek azkar atera dute Lucas Boyek Ligan estreinakoz jokatu duen Ezkietari gola sartzeko.

Athleticek ez zuen abagune argirik izan; aipatzekotan, Sanceten baloi lapurreta batean hasitako kontraeraso bat, baina Berenguerren jaurtiketa eskuadrara Gazzanigak hegaldi batean kornerrera bidali zuen.

Atsedenaldiaren ostean, Lucas Boye bigarrena egiteko zorian egon zen, baina 2-0ekoa Raul Gutiren jaurtiketa bikain batean iritsi zen Verdu esku-ohean zaurituta atera ondoren. Marcelinok aldaketak agortu zituen eta Vicente zelairatu zuen lehen aldiz. Elchek harmailetan ospatzen zuen, baina begirada El Alcorazen jarria zuen, non Huescaren gol batek jaitsiera ekar ziezaiokeen. Ez zen horrelakorik gertatu eta Martinez Valeroren festa erabatekoa izan zen.