Athletic Club - Levante UD
Finalerdia
Kopa

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
11
Levante UD
Levante UD
  • 58' I. Martínez
  • Melero 26'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Iñigo Martinezek Athletic lehian sartu du

Erdiko atzelariaren burukada batek (1-1) martxoaren 4an Valentzian jokatuko den itzuleko partidarako utzi du azken erabakia

undefined

Athletic Clubek eta Levantek bana egin dute San Mamesen jokatu den Kopako finalerdiaren joaneko partidan. Iñigo Martinezek, buruz korner batean, Melerok lehen zatian levantetarren alde sartu zuen gola berdindu zuen.

Ciutat de València zelaiak erabakiko du finalera nor iritsiko den. Aukera gutxiko partida izan zen. Paco Lopezen taldeak berea aprobetxatu zuen: 26. minutuan area barrura egindako erdiraketan Melerok, lasaitasunez, Simon gainditu zuen bigarren erremate-saiakeran, lehoiak galduta zeuden jokaldi batean.

Athletic ez zegoen eroso eta Marcelinok aldaketa hirukoitza egin zuen atsedenaldian. Unai Lopez, Vesga eta Berenguer zelairatu ziren eta talde zuri-gorriak hobera egin zuen. Bi aukera izan zituzten Torinoko jokalari ohiak eta Williamsek baina Cardenas atezainarekin topo egin zuten. Gola susmatzen zen, eta 58. minutuan iritsi zen, nola ez geldikako jokaldian. Korner bat atera zuen Munianek eta Iñigo Martinezek sareetara bidali zuen lepo biraketa bikain batez.

Athletic garaipenetik gertuago zegoela ematen zuen, baina ez zuen aukera handirik izan. Levantek berea aprobetxatu zuen eta abantaila morala eraman zuen bere etxera. Martxoaren 4an Valentzian jokatuko da itzulekoa, eta gogorra izango da zalantzarik gabe. Bertan ikusiko dugu nor doan Kopako finalera.