Athletic Club - Valencia CF
Finalerdia
Kopa

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
11
Valencia CF
Valencia CF
  • 37' Raúl García
  • Hugo Duro 66'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

42.906 pertsona

Bana berdinduta, Mestallan erabakiko da finalerako txartela

Raul Garcia eta Hugo Duroren golek itzulerako partidarako utzi dute erabakia

undefined

Mestallan erabakiko da finalerako txartela. Athletic Clubek eta Valencia CFk bana berdindu dute Kopako finalerdiko joaneko partidan, San Mamesen. Gure zaleak bere taldearekin piztuta egon ziren, eta Marcelinoren taldeari etengabe lagundu zioten, inor gutxi bezalako aurkari latz baten aurka. Raul Garciaren burukada lehen zatian Hugo Durok berdindu zuen bigarrenean. Aukera gutxiko neurketa izan zen. Kopako araudi berriaren arabera, aurkako zelaian sartutako golak baliogabetuko dira kanporaketan berdintasuna egonez gero, eta, ondorioz, bietako batek hurrengo hilabetean irabazi beharko du, bai arauzko denboran, bai luzapenean, bai penalti-multzoan, Sevillako finala jokatzeko.

Tentsioak eta ika-mikek markatutako partidan, Athleticek oso ondo jokatu zuen lehen zatia bere aukeraren zain. Iñaki Williamsek abisua eman zuen jaurtiketa baten bidez Mamardashviliren aurka (30’), eta gero Muniainek, falta jaurtiketa milimetriko batean, sarea aurkitu zuen Raulen burukadan zale zuri-gorrien gozamenerako. Dena kontrolatuta zegoela zirudien, Dani Garciak ere baloia bidali zuen fedez langatik gora. Valencian, Hugo Durok bakarrik sortzen zuen kezka, eta erabakigarria izango zen azkenean.

Yerayren lesioaren ondorioz, Marcelinok Vivian sartu behar izan zuen atsedenaldiaren ostean. Eta 65. minutuan, eskuinetik egindako jokaldi batean Bryan Gilek errematatu zuen erdiraketa, Agirrezabalak ahal zuen moduan atera zuen baloia, eta Durok sare barrura bultzatu zuen. Hortik aurrera, bakarrik ikusi zen atetik gora joandako Berenguerren saialdia; ia jokatu ere ez zen egin, behin eta berriz geldialdiz beteriko jokoa izan zen nagusi. Zabalik dago kanporaketa eta Mestallan erabakiko da. Athleticek lan handia izango du bertan, eta Valenciak ere bai.