Basconia - Balmaseda FC

Basconia - Balmaseda FC

Basconia
Basconia
31
Balmaseda FC
Balmaseda FC
  • 15' Asategi
  • 23' Iñigo López
  • 42' Laka

KokapenaLezama 8 , Lezama

Garaipen zabala Basconiaren lehen lagunartekoan

Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi dio SD Balmasedari denboraldi-aurreko lehen partidan

undefined

Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa eta CD Basconiaren lehen garaipena. Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi dio SD Balmasedari Lezaman jokatu den partidan.

Asategik, Iñigo Lopezek eta Lakak sartu dituzte lehen zatian Basauriko taldearen hiru golak. Bigarren zatian, jokoa berdindu egin da eta SD Balmasedak 3-1ekoa jarri du markagailuan.

CD Baskoniaren hamaikakoa: Ispizua, Grande, Oier López, San Vicente, Pérez ‘Bolo’, U. Naveira, Laka, Uriarte, Ibarrondo, Asategi eta Iñigo López. Partidan zehar sartu dira: Perez, Gorka Campo, Trespalacios, Velez, Goti, Gomeza, X. Naveira, Diliberto, Juste eta Azcona.