Bilbao Athletic - Arenas Club

Bilbao Athletic - Arenas Club

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
11
Arenas Club
Arenas Club
  • 56' Salado
  • Borg 8'

KokapenaLezama 5 , Lezama

Berdinketa Lezaman Arenasen aurka

Bilbao Athleticek bana berdindu du Arenasen aurka.

undefined

Bilbao Athleticek denboraldi-aurre honetako bigarren partidua jokatu du Lezaman, Arenas taldearen aurka. Epailea Ekhiotz Sanchez izan da eta laguntzaileak Nahia Alonso eta Josu Gil. Markagailuak banako berdinketa adierazi du partidu amaieran.

Joseba Etxeberriak zelairatu duen hamaikakoa honakoa izan da: Jokin Ezkieta, Alvaro Nuñez, Imanol García de Albeniz, Oier Luengo, Javi Murua, Unai Vencedor, Juan Artola, Oier Zarraga, Andoni Tascón, Antonio Jesús Salado eta Jon Morcillo.

Aulkian, Atangana, Iñigo Baqué, Asier Códoba, Antxon Jaso, Julen Bernaola, Jon Rojo eta Jon Sillero izan dira.

Hasieratik zurigorriak izan dira baloi jabetza izan dutenak baina kanpoko taldea izan da markagailuan aurreratu dena 9. minutuan gol eder baten ondorioz. Ezkerretik jokaldi bikaina egin du Oscar Francis Borg lateralak eta baloia sareetara bidali du. 0 eta 1 irabazten hasi da Arenas.

Bilbao Athleticek bizkor erreakzionatu du Morcillok ezkerretik egindako erdiraketa batekin baina Oier Luengoren burukada kanpora joan da gutxigatik. Joseba Etxeberriaren taldearen aukerarik garbiena 30. minutuan heldu da Jon Morcillok areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain baten bitartez baina Pablo Fid, Arenas taldeko atezainak , kornerrera desbideratu du geldiketa on batekin.

Bigarren zatiaren hasieran, Etxeberriak Asier Cordoba zelairatu du Morcillo ordezkatuz. Bigarren zatiko lehenengo aukera garbia kanpoko taldearentzat izan da. Matadorrek ateratako kornerra Rubenek buruz errematatu du langara. Bi minutu beranduago, 10. minutuan, epaileak Bilbao Athleticen aldeko penaltia adierazi du. Andoni Tascon izan da penaltia jaurtitzeko erantzunkizuna hartu duena baina atezainak gelditu egin du jaurtiketa eta Saladok aldaratzea aprobetxatu du bardinketaren gola lortzeko.

Entrenatzaile zurigorriak hiru aldaketa egin ditu Rojo, Baque eta Sillerok partiduko azkeneko 25 minutuak jokatu zezaten.

Azkenean banako bardinketa eta lehoi kumeek minutuak gehitzen jarraitzen dute denboraldi-aurre honetan.

GOLES/GOLAK: Min 9, 0-1 (Oscar Francis Borg)   Min 55, 1-1 (Salado)

Amonestaciones/Txartelak: Min 42. (21. Sanz, Arenas) Min 77. (18. Baqué, Bilbao Athletic)

Árbitros/Epaileak: Ekhiotz Sanchez, Nahia Alonso y/eta Josu Gil.