CD Numancia - Bilbao Athletic

CD Numancia - Bilbao Athletic

CD Numancia
CD Numancia
22
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 23' Guillermo
  • 85' Guillermo (p.)
  • Salado 6'
  • Ewan 25'

KokapenaLa Arquilla , Ágreda

Bilbao Athleticen berdinketa Sorian

Salado eta Urainen golak CD Numanciaren aurkako frogan bina berdintzeko

undefined

Bilbao Athleticek bina berdindu du C.D. Numanciaren aurka arratsalde honetan Joseba Etxeberriaren taldeak jokatutako denboraldi-aurreko laugarren partiduan, La Arquillako zelaian Agreda herri soriarrean.

Uda honetan etxetik kanpo jokatutako bigarren partidua era ezinhobean hasi zen lehoi kumeentzat. Saladok buruz korner batean hamargarren minutua bete aurretik sartutakoari esker aurretik jarri baitzen Bilbao Athletic. Era berean, korner batean beste burukada bati etekina ateraz, Guillermok lehoi oihak berdinketa jarri zuen markagailuan 23. minutuan. Hiru minutu geroago, besterik ez, eta atsedenaldira heldu aurretik, Urainek 1-2a lortu zuen.

Bigarren zatian, partidua amaitzeko hamabost minutu falta zirela, Marc Mateuri egindako penalti bati esker, Guillermok behin-betiko 2-2koa jarri zuen markagailuan. Nahiz eta garaipena ez lortu, Etxeberen mutilek sentsazio onak izan zituzten maila altuago batean dagoen aurkari baten kontra.

Hamaikakoak:

C.D. Numancia: Dani Barrio, Calero, Escassi, Marcos, Héctor Hernández, Vidorreta, Alain, Nacho ©, Higinio, Gus Ledes eta Guillermo.

Bilbao Athletic: Ezkieta, Areso, Rojo ©, Luengo, Murua, Vencedor, Artola, Zarraga, Urain, Salado eta Córdoba. Parte hartu zuten ere García de Albénizek eta Paredesek (45′), Tascónek (28’), Morcillok (25’), Baquék (20’), Sillerok (14’) eta Bernaolak (7’).

Golak: 0-1: Salado (6’), 1-1: Guillermo (23′), 1-2: Urain (26’), 2-2: Guillermo (75’).