Bilbao Athletic - Salamanca CF
Jardunaldia 4

Bilbao Athletic - Salamanca CF

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
40
Salamanca CF
Salamanca CF
  • 17'58' Artola
  • 84' Vivian
  • 90' O. Sancet

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic garaipenaren bidera bueltatu da Lezaman

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldea 4-0 nagusitu da Salamanca CF taldearen aurka Artolaren bi gol eta Vivianek eta Sancetek sartutakoei esker

undefined

Aurreko asteburuan Leonen jasotako porrot mingarriaren ostean, Athletic Clubeko filialak sentsazio onak berreskuratu ditu Lezamako instalazioetan Salamanca CF taldearen aurka II multzoko laugarren jardunaldian gol asko sartu eta gero.

Lehenengo zatian lehoi kumeen nagusitasuna osoa izan da, momentu guztian baloiaren jabetza mantenduz eta aukera onenak izanez. Atsedenaldira abantail minimoarekin heldu da taldea Artolak penalti puntutik sareetara bidali duen burukada batekin Garcia de Albenizek ezkerretik egindako erdiraketa ona errematatuz. Lehenengo ordu laurdena gaindituta, ( 1, 24 eta 31. minutuetan) Baquek izan ditu aldeak handitzeko aukerak baina Sotres atezainak bikain ekidin ditu erasoko jokaldiak eta Salamanca taldea partiduan mantendu du.

Bigarren zatia, lehenengoaren antzekoa izan da nahiz eta Salamanca taldeak aukera gehiago izan dituen lehenengo zatian baino. Aurkariek ondo landu eta Ezkietak ondo geratutako jokaldi baten ostean etorri da Bilbao Athleticen erantzuna aldeko korner batean amaitu den jokaldian. Morcillok atera du kornerra eta Artolak berriro bere bigarren gola lortu du lasaitasuna jarriz markagailuan 59. minutuan. Buruz baita ere eta korner baten irteeran lortu du Vivianek hirugarrena 84. minutuan eta 91. minutuan, partiduko azkeneko jokaldian, Sancetek lortu du 4 eta 0ekoa area barrutik sartutako gol baten bitartez.

 

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Ezkieta; Areso (Luengo 70′), Sillero (k), Vivian, Garcia de Albeniz; Vencedor, Sancet, Zarraga; Artola (Tascon 85′), Baque eta Morcillo (Salado 76′).
Salamanca CF: Sotres; Carpio (k) (Alex Tirlea 26′), Borja, One, Crespo (Rafa Mella 74′); Angel (Hugo Diaz 46′), Jehu, Serrano, Ulises Torres; Martin Galvan eta Uxio.
Golak: 1-0: Artola 17′, 2-0: Artola 59′, 3-0: Vivian 84′, 4-0: Sancet 91′.
Epailea: Alexandre Aleman Perez (Kanariar). Txartel horiak: Pablo Cortes (entrenatzailea), Borja, Serrano eta Hugo Diaz.