Bilbao Athletic - CA Osasuna B
Jardunaldia 6

Bilbao Athletic - CA Osasuna B

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
50
CA Osasuna B
CA Osasuna B
  • 14'27' O. Sancet
  • 23' Herrando (b.a)
  • 55' Artola
  • 84' Morcillo

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic liderra sailkapenean

Joseba Etxeberriaren taldeak partida bikaina egin du beste behin ere eta 5-0 nagusitu da Osasuna Promesasen aurka

undefined

Hirugarren garaipena segidan lortu du Bilbao Athleticek, hirugarrena golik hartu gabe, eta liderra de Bigarren B Mailako II. taldean.

Egundoko lehenengo zatia jokatu dute zuri-gorriek. Nagusitasun osoz aritu dira berdegunean eta hiru gol sartu dituzte lehen ordu erdian. Sancetek sartu du lehena: area kanpotik egindako jaurtiketa neurtu batekin eskuadratik sartu du baloia. Bigarrena Herrandok sartu du bere atean, Morcillok ezker hegaletik egindako erdiraketa bat urruntzen saiatu denean. Hirugarrena bost minutu beranduago iritsi da: Sancet bakarrik geratu da Ivan Martinez atezainaren aurrean eta ez du hutsik egin.

Bigarren zatian ere etxekoena izan da baloia, eta 55. minutuan laugarrena sartu du Artolak, area kanpoaldetik egindako jaurtiketa siku batekin. Jokoaren erritmoa moteldu du laugarren gol honek eta ez da aurrerantzean abagune argirik izan. Bilbao Athletic irmo azaldu da defentsan eta ez dio Osasuna Promesasi arriskurik sortzen utzi. Morcillok markagailua biribildu du 84. minutuan, bere bigarrena eta zuri-gorrien bosgarrena.

Bilbao Athleticek denboraldi honetako lehen derbi bizkaitarra jokatuko du datorren astean Arenasen aurka, Getxon.

 

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Ezkieta; Areso, Sillero (k), Luengo, Rojo; Vencedor, Sancet (Bernaola 81′), Zarraga; Artola (Victor 71′), Baque (Tascon 62′) eta Morcillo.
CA Osasuna Promesas: Ivan Martinez, Samuel, Endika (k), Santafe, Calvillo (Mendes 71′), Barbero (Jimenez 62′), A. Gabriel, Javi Martinez (Aranguren 46′), Mariano, Herrando eta Aimar.

Golak: 1-0: Sancet 14′, 2-0: Herrando (b.a.) 22′, 3-0: Sancet 27′, 4-0: Artola 55′, 5-0: Morcillo 84′.
Epailea: Albert Catala Ferran (Kataluniar). Txartel horiak: Sillero, eta Samuel, Javi Martinez, Gabriel eta Endika.