Bilbao Athletic - Real Valladolid Promesas
Jardunaldia 10

Bilbao Athletic - Real Valladolid Promesas

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
41
Real Valladolid Promesas
Real Valladolid Promesas
  • 20' Ewan
  • 37' Morcillo (p.)
  • 61'76' Zarraga

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek bolada onean segitzen du

Lezamak gotorleku izaten jarraitzen du Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldearentzat, Real Valladolileko eskumendekoa 4-1 mendean hartu ondoren

undefined

Bilbao Athleticek 4-1 irabazi dio Real Valladolid Promesasi Lezamako instalazioetan jokatu den Bigarren B Mailako II. multzoko 10. jardunaldian. Oraindik ez du partidurik galdu etxean eta sailkapeneko gorenean finkatu da.

Javier Barajaren taldea Bilbao Athleticen areara hurbildu da hamar minutuak bete baino pixka bat lehenago, baina Ezkietak arriskua urrundu du; handik gutxira, Sancetek ezkerkada batekin erantzun du urrunetik. 19. minutuan Aresoren urruneko jaurtiketa bat kornerrera urrundu du Gaizka atezainak; eta korner horretan Urainek buruz sartu du arratsaldeko lehen gola. 37. minutuan Cristianek Artolari penaltia egin dio, Joseba Etxeberriaren taldeak eginiko jokaldi kolektibo bikain baten ostean, eta Morcillok arraseko jaurtiketa baten bitartez atezaina engainatu du. Bi goleko aldearekin atsedenaldira heldu da.

Bigarren zatian Real Valladolid Promesasek bere gola egin du 55. minutuan: ezkerretik jaurtitako korner bat buruz errematatu du Oriolek, Ezkietak lehenengo jokaldi batean geldiketa ona egin badu ere. Zorionez, Zarragak urrunetik buruz egindako golak berriro ere lasaitasuna ekarri du. Zarragak berak biribildu du markagailua 76. minutuan behin betiko 4-1ekoarekin, area barruan baliabide ona atera eta ondorengo eskuinkadaren ostean.

Datorren asteburuan Bilbao Athleticek Lezaman berriz ere jokatuko du azaroaren 3an, igandean, 11: 00etatik aurrera UD Logroñesen aurka, 11. jardunaldiko partiduan.