Burgos CF - Bilbao Athletic
Jardunaldia 12

Burgos CF - Bilbao Athletic

Burgos CF
Burgos CF
20
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 90' Borja Sánchez

KokapenaEl Plantío , Burgos

Bilbao Athleticek galdu egin du bi hilabete geroago

Imanolek 27. minutuan txartel gorri zuzena ikusi du eta horrek Burgosen aurkako partida baldintzatu du

undefined

Bilbao Athleticek 2-0 galdu du Burgosen aurka Plantion jokatu den Bigarren B Mailako II. multzoko 12. jardunaldiko partidan. Partidako lehen aukera 23. minutuan heldu da Vencedorrek Victorreri egindako pase on batekin eta honen jaurtiketa kornerrera urrundu du Burgoseko atezainak. Ordu erdia bete baino lehen heldu da partida baldintzatu duen jokaldia: Imanolek egindako falta baten ondorioz txartel gorri zuzena ikusi du atzelariariak, epaileak azken defentsa zela iritzita. Taldea berriro eratzeko Joseba Etxeberriak bere lehen aldaketa egin behar izan du: Jon Rojo zelaira atera da defentsaren ezkerreko lateralean Victorren ordez. 37. minutuan, Ezkietak erremate indartsua atera du golaren marratik; 44. minutuan, Tocheren burukada ate barrura sartu da baina gola baliorik gabe utzi du epaileak jokoz kanpokoa adierazita.

Bilbao Athleticek ordubetez eutsi dio hasierako emaitzari eta 61. minutuan Tochek buruz errematatu du eskuin hegaletik egindako erdiraketa on bat area txikitik. Bilbao Athleticek ahalegin handia egin du eta ez du inoiz amore eman baina berdinketaren gola ez da iritsi. Borja Sanchezek erabakita uzteko aukera izan du 80. minutuan baina ezker hankarekin egindako baselina leuna zutoina urratuz atera da. Luzapenean, eta Bilbao Athletic erasora jokatzen zegoela, Borja Sanchezek 2-0ekoa lortu du. Bigarren zatian, Prados eta Asier Cordoba zelairatu dira Artola eta Morcilloren ordez.

Irailaren 8an Leonen hirugarren jardunaldian galdu ondoren Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak zortzi partida jarraian lotu zituen galdu gabe eta gaur heldu da porrota Burgosen. Halan eta guztiz ere Bilbao Athleticek Bigarren B Mailako II. multzoko lidergoan jarraituko du beste astebetez. Datorren asteburuan, Bilbao Athleticek 13. jardunaldiko partida jokatuko du Lezaman, azaroaren 16an, larunbata, 17: 00etatik aurrera.