Guijuelo - Bilbao Athletic
Jardunaldia 14

Guijuelo - Bilbao Athletic

Guijuelo
Guijuelo
20
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 27' Pablo Espina

KokapenaMunicipal , Guijuelo

Bilbao Athleticek lidergoa galdu du Guijuelon

Denboraldiko hirugarren porrota; UD Logroñesek sailkapenean gainditu egiten du Bilbao Athletic

undefined

Bilbao Athleticek 2-0 galdu du CD Guijueloren aurka Guijuelon jokatu den Bigarren B Mailako II. multzoko 12. jardunaldiko partidan. Horren ondorioz, Joseba Etxeberriaren taldeak 29 punturekin jarraitzen du eta orain bigarren da sailkapenean.

Zurigorriak ez dira batere gustura sentitu Guijueloko belar artifizialaren gainean eta ez dute aukera handirik izan lehen zatian zehar. 24. minutuan, Ezkietaren esku on batek kornerrera desbideratu du Cristobal Gilen jaurtiketa, ordura arte CD Guijuelok egin duen jaurtiketa onenean; etxeko taldearen lehen abisua izan da Pablo Espinak lehen gola lortu aurretik hiru minutu geroago. Gutxieneko desabantaila horrekin iritsi da partidua atsedenaldira.

Dinamika errepikatu egin da bigarren zatian eta 51. minutuan Ezkietak berriro esku bikaina atera behar izan du. Jarraian, Muruak Sillero kapitaina ordezkatu du. Zarraga area kanpotik saiatu da baina bere jaurtiketa altuegi atera da. Amaierarako ordu erdiren faltan, Larak aldea handitu ahal izan du Salamancako taldearentzat baina bere jaurtiketa kornerrera joan da; korner horretan, Jesus Muñozek area txikitik egin du errematea. Etxeberriaren azken bi ordezkapenak Saladori eta Kordobari sarrera emateko izan dira, Prados eta Morcilloren lekua betetako. Hala ere, espero zen erreakzioa ez da heldu eta Cristobal Gilek egin du bigarren gola 86. minutuan.

Datorren asteburuan, Bilbao Athleticek CD Izarra hartuko du Lezaman, igandean, abenduaren 1ean, 18: 30etik aurrera jokatuko den 13. jardunaldiko partidan.