Real Sociedad B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 18

Real Sociedad B - Bilbao Athletic

Real Sociedad B
Real Sociedad B
02
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Morcillo 22'
  • Guruzeta 71'

KokapenaReale Arena , Donostia

Bilbao Athleticek garaipearekin topo egin du berriro

Zuri-gorrien garaipen sendoa Reale Arenan (0-2); Morcillok, lehen zatian, eta Guruzetak, bigarren zatian, sartu dituzte golak

undefined

Lau jardunaldi jarraian garaipenik lortu gabe egon ondoren, Athleticen filialak 0-2 irabazi dio gaur arratsaldean Real Sociedad B-ri Reale Arenean, Bigarren B Mailako II. multzoko 18. jardunaldian eta 2019ko azken partidan.

Bi taldeek erasoan hasi dute partida. Robert Navarrok area kanpotik egindako jaurtiketa batekin probatu du, euskal derbiaren 20. minutua bete baino lehen, baina bere saiakera desbideratuta joan da. Erantzuna Zarragaren eskutik etorri da, baina Unai Aguirrek ondo gelditu du baloia. Morcillok ez du barkatu 22. minutuan, Zarragaren erdiraketa on bat errematatuz. Sei minutu geroago Sancet kanporatu du epaileak. Bigarren txartel horia ikusi zuri-gorriak eta bat gutxiagorekin jokatu dute ordu batez Joseba Etxeberriaren mutilek. Jeremy Blascok berdinketa lortzeko aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa Ezkietak defendatutako langaren gainetik joan da.

Bigarren zatian, Rojok Morcillo ordezkatu du Joseba Etxeberriak egindako lehen aldaketan. Amaierarako 20 minutu pasatxo falta zirenean, Gorostidik txartel gorria ikusi du Vencedorri egindako eraso batengatik. Hamar hamarren kontra berdegunean. Eta jarraian, Victorrek ondo eramandako kontraeraso batean, Guruzetak bigarren gola egin du Reale Arenan. Baquek ordezkatu du ondoren. Etxeberriak Prados sartu du ere, Victorreren ordez.

Gaurkoa izan da 2019ko azken partida ofiziala zuri-gorrientzat. Bilbao Athleticek Lezamako instalazioetan abiatuko du urte berria, Deportivo Alavesen aurka urtarrilaren 4an, larunbatean, 16:00etatik aurrera.