CD Calahorra - Bilbao Athletic
Jardunaldia 21

CD Calahorra - Bilbao Athletic

CD Calahorra
CD Calahorra
23
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Baqué 7'
  • Artola 43'
  • Imanol 87'

KokapenaLa Planilla , Calahorra

Bilbao Athleticen garaipena La Planillan

Baqueren, Artolaren eta Imanolen golek lasaitasunerako garaipena eman dute Calahorran (2-3)

undefined

Bilbao Athleticek 2 eta 3 irabazi du CD Calahorraren aurka Bigarren B Mailako II. multzoko 21. jardunaldian. Asteazkenean Haro Deportivoren aurka gertatu zen bezala, laster jarri da partida talde zurigorriaren alde, izan ere, Joseba Etxeberriaren taldeak egindako lehen jaurtiketan, zazpigarren minutuan Baquek areaz kanpotik egindako jaurtiketan, Robertoren ate barrura joan bait da. Baina CD Calahorra suspertu egin da eta Chacok eta Alberto Gonzalezek 25. eta 30. minutuen artean egindako golek buelta eman diote partidari. Zorionez, Artolak bere ezker hankarekin area barruan egindako jaurtiketa on batek binakoa ekarri du atsedenaldira berdinketarekin heltzeko.

Bigarren zatian, 54. minutuan, bigarren txartel horia ikusi du Yasin Iribarrenek. Guruzetak ia ordu erdi jokatu du Baqueren ordez zelairatu ostean. Bigarren aldaketan, Asier Cordoba sartu da hezker hegalean Morcilloren ordez. Partida puntu banaketarekin amaituko zela zirudienean, Vencedorren pase luze bat jaso du Imanolek eta area barruan eta odol hotzarekin, bikain sareratu du baloia 2-3koa ezartzeko. Eta taldea markagailuan aurretik zela, Sancetek bere lekua utzi dio Viviani. Etxeko taldearen azken erasoei eutsi diete lehoikumeek eta hiru puntuak lortuta bueltatu dira etxera.

Bilbao Athleticek etxean jokatuko du datorren asteburuan, igandean, 17:00etan, Cultural Leonesaren aurka, astean zehar Atletico Madrilen aurka Errege Kopako final-hamaseirenak jokatu dituen taldea.