Bilbao Athletic - CyD Leonesa
Jardunaldia 22

Bilbao Athletic - CyD Leonesa

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
10
CyD Leonesa
CyD Leonesa
  • 76' Zarraga

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipen entzutetsua Cultural Leonesaren aurka

Zarragaren golari esker Bilbao Athleticek 1-0 irabazi du, eta bigarren postura igo da

undefined

Bilbao Athleticek 1-0 irabazi dio Cultural Leonesari Bigarren B Mailako II. multzoko 22. jardunaldian, eta horren ondorioz sailkapeneko bigarren postuan dago 42 punturekin, gaurko aurkariarekin berdinduta. Jose Manuel Airak zuzentzen duen taldea Lezamako instalazioetara iritsi da, aste honetan Errege Kopako final-hamaseirenetako ezusteko nagusia egin ostean; izan ere, Atletico Madril mendean hartu eta txapelketatik kanpo utzi du.

Artolak, ohiko hegaleko eskuinarra eta gaur erdiko aurrelaria postu horretan bajak izan eta gero, lehen aukera bikaina izan du buruz egindako erremate batean, Imanolek 21. minutuan erdiratu ostean. Ivan Gonzalez bisitarien kapitainak Cultural Leonesaren areara egindako pare bat hurbilketa desegin behar izan ditu. Ez da Iru eta Leandroren ate inguruetara hurbilketa arriskutsu gehiago ikusi golik gabe bukatu den lehen zatian, eta epaileak Artolari eta Aresori txartel horia erakutsi die zati horren azken txanpan.

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldea indartsu sartu da bigarren zatian, eta Pradosen abagune argia etorri da, berriro ere Imanolen erdiraketarekin, baina baloia gutxigatik kanpora atera da. Ordua beteta Cultural Leonesak izan du arratsaldeko aukerarik onena, baina Dionik kanpora bota du Irurekin buruz buru izandako jokaldi batean. Jarraian, Kawayak markagailua zabaltzeko aukera ere galdu du. Etxeberriak Cordoba Morcilloren ordez eta Cabo Pradosen ordez zelairatu dituen lehen bi aldaketak izan dira. Pixkanaka-pixkanaka, Cultural Leonesa gero eta arrisku handiagoarekin hurbiltzen joan da Pichin eta Benitoren bidez. Hala ere, 76. minutuan Zarragaren jaurtiketa gogor bat arearen aurrealdetik zutoinaren ondotik sartu da partidako gol bakarra eginez. Luzapenean, Nuñez Aresoren ordez zelairatu da.

Bilbao Athleticek El Helmantico zelaian jokatuko du datorren asteburuan, otsailaren 1ean, larunbatean, 17:00etan, Salamanca CFren aurka, gaur Irungo Stadium Galen 0-1ekoaz Real Unioni irabazi diona.