CA Osasuna B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 25

CA Osasuna B - Bilbao Athletic

CA Osasuna B
CA Osasuna B
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 51' Calvillo
  • Morcillo 48'

KokapenaCA Osasuna , Tajonar

Bilbao Athleticek puntu bat lortu du Taxoaren

Talde zuri-gorriak landutako berdinketa lortu du Osasuna Bren aurka

undefined

Bilbao Athleticek partida landua jokatu du Osasuna B taldearen aurka Taxoaren. Denboraldi guztian zehar Bigarren B Mailako II. multzoko liderra den Logroñesek bakarrik lortu du bertan punturen bat lortzea, eta Joseba Etxeberriaren taldeak lortutako puntuak taldearen une ona baieztatu baino ez du egiten, baja ugari izan arren, neurketa oso serioa jokatu baitu. Victor San Bartolome izan da gaurkoan min hartu duena.

Lehen zatia oso orekatua izan da, aipatzeko aukera argirik gabe. 13. minutuan Calvillo aurrelari gorritxoak egindako hurbilketa bat, 28. minutuan Viviani jokoz kanpo egoteagatik  baliogabetutako gol bat eta 38. minutuan Morcillok Ivan Martinez atezainaren aurrean egindako jaurtiketa izan dira lehen 45 minutuetako erasoko jokaldirik nabarmenenak.

Egoera erabat aldatu da bigarren zatian. 48. minutuan, baloi lapurreta batek kontraeraso azkarra eragin du eta Morcillok bikain bukatu du jokaldia. Gutxi iraun du abantaila horrek, 51. minutuan Calvillok, etxekoen jokalaririk arriskutsuenak, eskuin hegaletik sartu eta Ezkieta gainditu baitu jaurtiketa gurutzatu batekin.

Bilbao Athleticek lerroak aurreratu ditu bigarren zatian, garaipenaren gola sakon bilatuz, baina Osasuna Promesas sendo agertu da berdeguneko lerro guztietan.

Berdinketak Logroñes UD taldearengana sailkapenean hurbiltzea galarazten die zuri-gorriei.