Bilbao Athletic - Arenas Club
Jardunaldia 26

Bilbao Athletic - Arenas Club

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
11
Arenas Club
Arenas Club
  • 92' Guruzeta
  • Salido 52'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Puntu bat azken minutuan Guruzetak lortutako golari esker

Joseba Etxeberriaren taldeak bana berdindu du Arenas Cluben aurka eta sei jardunaldi jarraian daramatza galdu gabe

undefined

Bilbao Athleticek 1-1 berdindu du Arenas Cluben aurka Lezaman jokatu den Bigarren B Mailako II. multzoko 26. jardunaldiko derbian.

Nahiz eta Bilbao Athletic nagusi izan lehen zatian, ezin izan du golik sartu. Aukerarik onena Zarragak izan du 23. minutuan baina behetik egindako jaurtiketa Carriok kornerrera bidali zuen.

Arenas Club hobeto zelairatu da atsedenaldiaren ostean eta bigarren zatiko lehen minutuan aukera bikoitza izan du Zarzo eta Urkizaren bitartez; Ezkietak arriskua uxatu du baina ezin izan du ezer egin 52. minutuan Salidok buruz buruko jaurtiketa batean. Guruzetak berdinketa lortzeko aukera izan du 69. minutuan baina bere jaurtiketa gora atera da, langa urratuz. Berdinketaren bila joateko asmoarekin, Joseba Etxeberriak Tascon, Cordoba eta Salado zelairatu ditu Paredes, Morcillo eta Vivianen ordez, hurrenez hurren. Luzapenean, Guruzetak puntu bat lortu du area txikitik 93. minutuan aldaratze bat errematatuta. Horren ostean, Unai bisitaria kanporatu dute. Ez du gehiagorako denborarik eman norgehiagokak. Puntu banaketa Lezamako instalazioetan.

Bilbao Athleticek derbi berri bat jokatuko du Zornotzan datorren asteburuan, otsailaren 29an, larunbatean, 16:30ean txapelketako 27. jardunaldian.