SD Amorebieta - Bilbao Athletic
Jardunaldia 27

SD Amorebieta - Bilbao Athletic

SD Amorebieta
SD Amorebieta
21
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 1'34' Orozko
  • Guruzeta 48'

KokapenaUrritxe , Amorebieta-Etxano

Bilbao Athleticek kale egin du zazpi jardunaldi eta gero

SD Amorebietak 2-1 irabazi du lehen zatian Orozkok sartutako bi golei esker

undefined

Bilbao Athleticek 2 eta 1 galdu du SD Amorebietaren aurka, Urritxen jokatutako Bigarren B Mailako II. Multzoko 27. jardunaldiko derbi bizkaitarrean. Porrot honen ondorioz gure bigarren taldeak galdu gabeko sei partida ofizialen bolada hautsi du.

Orozkok markagailua zabaldu du 30 segundo eskas igaro direnean, bisitarien atzealdearen aldaratze txar batez baliatuta area kanpotik egindako jaurtiketa batez. Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak laster erreakzionatzea nahi zuen, eta aukera bikoitza izan du hamar minuturen ostean, baina Morcillok ezin izan du gol marra beretik baloia sareratu. Ordu erdia bete baino lehen, Vivianek eskuz esku bat izan du baina Saizarrek urruntzea lortu du. Eta 32. minutuan Guruzetak, penalti puntutik buelta erdia eman baina ahul jaurti du etxekoen atezainaren eskuetara. Hala ere, Orozkok berriro asmatu du Ezkietaren atea zulatzen. Korner batean burukada langan jo du eta aldaratzean aurrelariak gola egin du 35. minutuan. Behin-behineko 2-0 horrekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, Artolak Vivian ordezkatu du. 49. minutuan Guruzetak aldea murriztu du oinaren kanpoaldearekin egindako kolpe eder bati esker. Morcillok berdintzeko aukera izan du, baina 60. minutuan jaurtitako falta zutoinaren ondotik atera da. Morcilloren jaurtiketa indartsu batek kornerrera desbideratzera behartu du Saizar. Guruzetak 84. minutuan egindako burukada bikain batek Urritxen puntu bat erreskatatzeko balio izan zezakeen, baina gola baliogabetu dute ustezko jokoz kanpo batengatik. Joseba Etxeberriak Victor ere zelairatu du Paredesen ordez. Behin eta berriro erasotu arren, Bilbao Athleticek ez du nahi zuen berdinketa lortzerik izan.

Bilbao Athleticek Real Union Club hartuko du martxoaren 7an, larunbatean, 16:00etatik aurrera, txapelketaren 28. jardunaldian.