Bilbao Athletic - Real Unión
Jardunaldia 28

Bilbao Athletic - Real Unión

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
33
Real Unión
Real Unión
  • 5' Morcillo
  • 19' Guruzeta
  • 72' Córdoba, A
  • Eizmendi 48'55'
  • Etxaburu 80'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Hirunako berdinketa Real Unionen aurka

Bilbao Athletic 2 eta 0 aurreratu da markagailuan, baina Irungo taldea suspertu egin da eta puntu bat lortu du Lezaman

undefined

Hirunako berdinketa Lezaman Bilbao Athletic eta Real Unionen artean. Atsedenaldira bi goleko aldearekin joan dira lehoi kumeak, baina Real Unionek partida berdindu du bigarren zatiko lehen hamar minutuetan. Asier Cordobak 3-2koa jarri du area kanpotik egindako golarekin eta Etxaburuk behin betiko 3-3koa sartu du.

Zuri-gorriak markagailuan aurreratu dira partida hasi eta berehala. Imanol oso ondo aritu da erasoan partidako lehen minutuetan, eta Morcillori eman goleko pasea eman dio, hegalekoak lehen gola egin zezan 5. minutuan. Denboraldiko hamargarren gola du Morcillok Bilbao Athleticekin. Real Union suspertzen saiatu da eta Eizmendik izan du aukerarik onena, Jokin Ezkietaren geldiketa bikainarekin.

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldea eroso zegoen Lezamako berdegunean eta berehala sartu du bigarrena. 19. minutuan, Gorka Guruzetaren bitartez, Artolaren jokaldi on baten ondoren. Aurrelari zuri-gorriak baloia area barruan harrapatu eta Sequeira jaurtiketa gogor batekin gainditu du.

Real Union hobeto zelairatu da bigarren zatian eta aldea murriztu du erasoan izan duen lehen jokaldian. Eizmendik boleaz harrapatu du Estradaren erdiraketa eta Ezkietak bere jaurtiketa gelditzeko egindako saiakera ezerezean utzi du. Artolak kontrako arean erantzun du, baina Siquerak abagunea zapuztu du geldiketa bikain batekin.

Bost minutu geroago iritsi da berdinketa, Eizmendiren bitartez berriro. Real Unionen hegalekoak sarera bultzatu du Vigueraren erdiraketa. Talde irundarrak markagailua irauli nahi zuen, baina Asier Cordobak, berdegunera sartu eta berehala, Bilbao Athletic aurreratu du berriro sekulako gola sartuz areaz kanpotik.

Gutxi iraun du pozak Lezaman. Izan ere, zazpi minutu geroago, Etxaburuk behin betiko 3-3koa jarri du markagailuan. Ez da gehiagorako denborarik egon. Bilbao Athleticek datorren igandean (16:30ean) Real Valladolid Promesasi egingo dio bisita.