Portugalete - Bilbao Athletic

Portugalete - Bilbao Athletic

Portugalete
Portugalete
20
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 9' Txopi (p.)
  • 47' Diego

KokapenaLa Florida , Portugalete

Lehoikumeen porrota La Floridan

Portugaletek Bilbao Athletic gainditu du Joseba Etxeberriaren jokalarien denboraldi-aurreko seigarren partidan

undefined

Bilbao Athleticen porrota (2-0) denboraldi-aurreko seigarren lagunarteko partidan. Joseba Etxeberriaren lehoikumeek gola sartzeko hainbat aukera izan dituzte, baina ezin izan dute Portugalete gainditu La Florida zelaian, eta etxekoen eraginkortasuna nagusitu da.

Portugaleteko taldea laster aurreratu da markagailuan Txopik sartutako penaltiari esker. Lehoikumeek Oier Luengoren burukada batekin suspertu dira, Alvaro Nuñezek erdiraketa on bat egin eta gero.

Bigarren zatia hasi eta berehala, etxekoek bigarren gola sartu dute Urko Verak Diego Rozasi egindako pase on baten ostean. Bilbao Athleticek aldea murriztu nahi izan du, baina aukera onenak, Nico Williams protagonista zutela, Landeta atezainak gelditu ditu.

Lehoikumeek denboraldi-aurreko beste neurketa bat izango dute larunbatean 11:30ean Haro Deportivoren aurka Lezaman.