Bilbao Athletic - Real Racing Club de Santander
Jardunaldia 2

Bilbao Athletic - Real Racing Club de Santander

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
  • Balboa 61'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lezaman Racingen aurka

Joseba Etxeberriaren lehoikumeek denboraldiko lehen partida galdu dute gaur etxean jokatutako estreinaldian

undefined

Bilbao Athletic denboraldi honetan estreinatu da Lezaman, Real Racing Clubaren aurka, aurreko jardunaldian Gobelan berdindu ostean. Partidako lehen uneak itxiak izan dira, aspektu fisikoa nagusitu da aukeren gainetik.

Lehoikumeak partidaren pisua eramaten saiatu dira hasieratik, jokaldiak ezker aldetik erdietsiz. Williamsek eta Imanolek taldearen erasoko jokaldietan, bikain aritu dira. Hala ere, defentsen lan ona dela eta, abagune gutxi egon dira lehen zatian.

Bigarren zatian iritsi ziren aukerarik argienak eta hor asmatu zuen Racingek lehenengo. Cedricek sartu berria zen Balboari asistenzia bikaina eman dio partidako lehen gola sartzeko 61. minutuan. Jarraian Bilbao Athleticek bere aukerarik garbiena izan du Williamsen oinetan, baloia langa gainetik bidalita Nuñezen erdiraketa bikain baten ostean. Imanolek falta jaurtiketa arriskutsua izan du, baina alferrikakoa izan zen. Amaierarako bost minuturen faltan, epaileak Nico Serranoren gola baliogabetu du jokoz kanpo egoteagatik. Bilbao Athleticek denboraldiko lehen porrota jaso du.