Laredo - Bilbao Athletic
Jardunaldia 8

Laredo - Bilbao Athletic

Laredo
Laredo
22
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 42' Álvaro
  • 94' Roberto Cano (p.)
  • Jaso 13'
  • N. Williams (p.) 30'

KokapenaSan Lorenzo , Laredo

Amaiera krudela Bilbao Athleticentzat

Joseba Etxeberriaren lehoikumeei ihes egin diete hiru puntuek Laredoren aurkako neurketaren luzapenean, penalti polemiko baten ostean

undefined

Arratsalde desatsegina eguraldiari zegokionez San Lorenzon, lehoikumeentzat oso partida zaila iragartzen zuena, joan den asteburuan izandako atsedenaren ostean. Laredok ez zuen bere zelaian oraindik galdu denboraldi honetan eta puntu bat lortu zuen, polemikarekin, partidaren luzapenean. Bilbao Athleticek hiru puntuak lortzeko merituak egin zituen, baina berdinketarekin konformatu behar izan zuen.

Lehen minutuak oso parekatuak izan ziren. Etxekoak euren aireko joko indartsuari eta zelaiaren neurri txikiei etekina ateratzen saiatu ziren. Hala ere, Joseba Etxeberriaren mutilek laster atera zituzten euren armak argitara. Ordu laurdenera iritsi aurretik, Artolaren erdiraketa bikain baten ostean, Jasok baloia sareetara bidali zuen burukada indartsu batekin. Bere lehen gola denboraldi honetan. Zuri-gorriak aurretik zirela, partidan joan-etorriak izan ziren nagusi eta Bilbao Athleticek aprobetxatu zuen. Epaileak penaltia adierazi zuen Tobosoren eskuagatik eta Williamsek, hamaika metroetatik, ordu erdira iristean, aldea handitu zuen.. Atsedenaldira iritsi aurretik, Laredok estutu zuen eta Alvarok, estrategia jokaldi bati etekina aterata, aldea murriztu zuen.

Bigarren zatia lehenengoa bezain biziki hasi zen. Hasi eta berehala, Williamsek Bilbao Athleticen abagunerik argiena izan zuen Artolaren beste erdiraketa bikain baten ostean, baina bere saiakera Purasek deuseztatu zuen. Minutu batzuk geroago, beste arean, Rikik, faltaz, baloia langara bidali zuen. Laredok berdinketaren bila jo zuen azken minutuetan eta partidaren amaieran iritsi zen neurketako jokaldi polemikoa. Epaileak penaltia adierazi zuen Bernaolaren eskuagatik, baloia errebote batetik etorri ostean, eta horrek, gainera, kanporatzea eragin zion. Canok ez zuen barkatu hamaika metroetatik eta behin betiko berdinketa ezarri zuen markagailuan. Amaiera krudela lehoikumeentzat, azken unean garaipenak ihes eginda.

Argazkiak: CD Laredo