Bilbao Athletic - Arenas Club
Jardunaldia 12

Bilbao Athletic - Arenas Club

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
11
Arenas Club
Arenas Club
  • 58' N. Williams
  • Rementeria 10'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic eta Arenasen arteko berdinketa

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak puntu bat lortu du eta bederatzi neurketa jarraian daramatza ditu porrotik jaso gabe

undefined

Bilbao Athleticek agerraldia egin du Lezaman, porrotik jaso gabeko bolada onean jarraitzeko. Hala ere, arerioak, Arenas Clubek, ez dio batere erraz jarri partida hasi zenetik. Izan ere, getxotarrak izan ziren norgehiagokaren lehen aukerak izan dituztenak. Horren ondorioz, Etxeberriaren taldearen baloi galtzeak zigortzen zituzten trantsizio azkarretan, partidako lehen gola iritsi da. Rementeriak, ezkerkada indartsu batekin, defentsak gaizki aldendutako baloian, Javier Olaizolak zuzentzen duen taldea abantailan jarri du.

Bilbao Athleticek arazoak izan ditu Carrioren atera hurbiltzeko bideak aurkitzeko. Artola eta Tascon burukadekin saiatu dira lehen zatian, baina kanpotarren atezainak ez ditu arazo handirik izan. 35. minutuan Celihuetaren kanporatzea iritsi da, bigarren txartel horia ikusita, Caboren ukondoarekin talka egin eta gero.

Hortik aurrera, lehoikumeak, Lezamako berdegunean futbolari gehiago batekin ari zirela, aurkariaren atean arrisku gehiago sortzen saiatu dira. Eta lortu zuten. Nico Williamsek jokaldi bikaina egin du, 58.ean markagailuan banakoa jartzeko. Laugarren gola aurrelari zuri-gorriarentzat. Garaipenaren golaren bila joan zen Bilbao Athletic. Alvaro Nuñezek erdiraketa on bat egin dy, Baquek ia errematatu duena eta Williamsek falta jaurtiketa batez hurbil izan du bigarren gola. Arenasek, partida amaitzen ari zenean, aukera argiak izan ditu. Lehenengo Letamendia eta ondoren Rafita, bisitarien aldeko garaipena lortzeko, kontuan hartzeko saiakerak izan dituzte. Ez da markagailua mugitu. Bilbao Athleticek puntu bat lortu du datorren asteburuan Real Racing Cluben aurka Sardineron jokatu baino lehen. Itzuli oso bat galdu gabe.