Bilbao Athletic - Laredo
Jardunaldia 19

Bilbao Athletic - Laredo

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
Laredo
Laredo
  • 43' N. Williams (p.)
  • 53' Artola
  • Siafa 34'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek sendo jarraitzen du

Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek laugarren garaipena lortu dute jarraian eta lidertzan kokatu dira berriro

undefined

Bilbao Athleticek, bi astez lehiatu gabe egon ondoren, hiru puntuak eskuratu ditu, eta laugarren garaipena jarraian erdietsi du eta jada hamalau partida jarraian daramatza galdu gabe.

Hasieratik erritmo biziarekin hasi da neurketa. Bilbao Athletic baloiaren bitartez saiatu da aukerak sortzen atzean ondo zegoen Laredoren aurrean. Kantabriarren presio onagatik, lehoikumeak ez ziren batere eroso sentitu. Horren ondorioz, Siafak ordu erdia pasata aurreratu zituen bisitariak. Aldez aurretik, Diarrak bere oinetan izan zuen gola, baina ez zuen bere aukera sareratu. Rasinesek bigarren txartel horia ikusi zuen 41. minutuan eta hurrengo jokaldian, epaileak Ewani egindako penaltia adierazi zuen. Nico Williamsek hamaika metroetatik ez zuen parkatu.

Bigarren zatian, Bilbao Athletic aurkaria baino gehiago izan zen eta laster jarri zen aurretik. Lehoikumeen jokaldi bikaina eskuin hegaletik. Nico Williamsek Alvaro Nuñezi baloia eman eta honen erdiraketaren ostean Artolak bigarrena sartu zuen burukada eder batekin.

Bilbao Athleticek aldea handitzeko aukera onak izan ditu. Artolak eta Nico Williamsek, golegileak, partida ixteko aukera bana izan zuten, baina alferrik. Hala ere, puntuak etxean geratu dira eta Bilbao Athletic da berriz ere liderra.