Barakaldo CF - Bilbao Athletic
Jardunaldia 20

Barakaldo CF - Bilbao Athletic

Barakaldo CF
Barakaldo CF
31
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 18' Pablo Santana
  • 33' Seguín
  • 60' Dimi Imbongo
  • Ewan 11'

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lasesarren

Joseba Etxeberriaren lehoikumeek, Barakaldoren aurkako porrotarekin, agur esan diote galdu gabeko hamalau partiden boladari

undefined

Lehoikumeen arratsalde txarra Lasesarren. Bilbao Athleticek porrota jaso du Barakaldoren aurka eta galdu gabeko hamalau partiden boladari agur esan diote. Joseba Etxeberriaren mutilek aurrea hartu dute markagailuan Ewanen golari esker, baina Barakaldok, izandako aukerei etekina atera ostean, buelta eman dio partidari.

Bilbao Athleticek hasieratik nahi izan du protagonista izatea baloiaren jabetzaren bitartez. Zuri-gorriak arriskua sortzen saiatu dira, bi hegaletatik barneraketak eginez, pazientziaz. Etxekoen atzealdean egindako akats bat aprobetxatuta, Ewanek bere taldea aurreratu du, ordu laurdenera iritsi aurretik. Hala ere, Barakaldok area kanpotik egindako jaurtiketa gogor bat baliatuz, 18. minutuan Pablo Santanaren bitartez, neurketa berdindu du.

Talde zuri-gorria markagailuan aurrea hartzen saiatu da berriz ere, baina sakontasuna falta izan zaio bere erasoetan. Barakaldok bere aukeraren zain egon da eta berriro gogor jo du. Imbongok aurretik Jasori aurpegian jo eta gero, pasea eman dio Seguini eta honek, Iruri izkin egin ostean, etxekoak aurretik jarri ditu.

Aldageletatik igaro ostean, Bilbao Athletic erabakitasunez zelairatu da berdinketaren bila. Hala ere, Barakaldoren defentsarekin egin du topo, Etxeberriak zuzentzen duen taldeari min handia eginez. Izan ere, lehoikumeen atzealdean desoreka bat berriro aprobetxatu ondoren, Imbongok, bigarren zatiko ordu laurdenean, Iru gainditu du, Jabi Luacesek zuzendutako taldearentzako aldea handituz. Lehoikumeek ezin izan dute aldea murriztu, eta, gainera, Seguinek, golegileak eta Athleticeko aspaldiko ezagunak, baloia Iruren atearen zutoinaren kontra bidali du.

Denboraldiko bigarren porrota Joseba Etxeberriaren taldearentzat. Asteazkenean Leioaren aurka jokatuko dute Lezaman, hamazazpigarren jardunaldiko partida atzeratuan.