Bilbao Athletic - Real Sociedad B
Jardunaldia 21

Bilbao Athletic - Real Sociedad B

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
12
Real Sociedad B
Real Sociedad B
  • 8' N. Williams
  • Lobete 53'
  • Olasagasti 59'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Porrota filialen arteko derbian

30. minutuan Imanolek ikusitako txartel gorri zalantzagarriak Bilbao Athletic nagusi zen partida erabat baldintzatu zuen, eta Reala Bk bigarren zatian markagailua irauli zuen

undefined

Bilbao Athleticek 1 eta 2 galdu du Reala Bren aurka Lezaman. Lehoikumeak txuriurdinak baino gehiago izan ziren hamaikarekin jokatu zuten bitartean, baina 30. minutuan Imanolen txartel gorriak derbia talde gipuzkoarraren alde jarri zuen.

Atsedenaldira arte Nico Williamsen gol goiztiarraren abantailari eutsi arren, Lobetek eta Olasagastik bigarren zatiaren hasieran buruz sartutako bi golek partida erabakita utzi zuten.

Derbia txuriurdinen abisu serio batekin hasi zen 7. minutuan, Alkainek baloia zutoinera bidali zuenean. Bilbao Athletic, baina, eraginkorragoa izan zen, eta ezin hobeto erantzun zuen hurrengo jokaldian. Nico Serrano sakoneran bilatu zuen Diarrak, eta honek pase ezinhobea eman zion N. Williamsi goizeko lehena sartzeko.

Hortik aurrera, lehoikumeek Lezamako berdegunean agindu zuten eta bigarrena egiteko aukera ugari izan zituzten. Argiena, Nico Williamsena Serranoren erdiraketa baten ondoren, baina baloia zutoina urratuz joan zen kanpora.

30. minutuan, Imanolek Petxarromani egindako falta txartel gorria merezi zuela erabaki zuen epaileak, eta ondorioz Bilbao Athleticek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuen ordubete baino gehiagoz.

Joseba Etxeberriaren mutilek sendo eutsi zioten atsedenaldira arte, baina bigarren zatiko lehen 15 minutuetan txuriurdinen bi burukadek behin betiko 1-2koa ezarri zuten. Bilbao Athletic amaierara arte saiatu zen, eta Pradosek eta Baquek aukera argiak izan zituzten area barruan partida berdintzeko. Baloia ez zen sartu.

Lehoikumeek Real Unionen aurka jokatuko dute datorren igandean, Bigarren Mailara igotzeko lehian ezinbestekoa den partida. Neurketa 12:00etatik aurrera jokatuko da Stadium Gal zelaian.