Real Unión - Bilbao Athletic
Jardunaldia 22

Real Unión - Bilbao Athletic

Real Unión
Real Unión
01
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Tascón 54'

KokapenaStadium Gal , Irun

Sekulako garaipena Irunen

Bilbao Athleticek garaipena lortu du Real Unionen aurka eta LaLiga Smartbankera igotzeko borrokan jarraituko du

undefined

Garaipena Stadium Galen! Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak hiru puntuak eskuratu ditu Irunen, Tasconen golari esker eta LaLiga Smartbankera igotzeko borrokan jarraituko du. Bilbao Athleticek nahikoa zuen berdintzea, baina garaipen garrantzitsua lortu du, hurrengo faseari begira. Gainera, garaipen honekin hurrengo urteko 1ª RFEF-ean bere postua ziurtatu du.

Real Union erabakita atera zen lehen zatian markagailuan abantaila emango zion gol baten bila. Aitor Zulaikaren gizonek lehen hiru sailkatuen artean sartu nahi bazuten garaipena beharrezkoa zuten. Etxekoek lehen zatiaren aukerarik onenak izan zituzten. Saiakeren artean, Gexanen erdiraketa pozoitua nabarmendu zen, Agirrezabalak desbideratu behar izan baitzuen baloia langaren kontra joateko.

Bilbao Athleticek bere aukeraren zain egon zen, eta aldageletatik igaro eta hamar minutura iritsi zen. Alvaro Nuñezen asistentzia handia, beste bat denboraldi honetan, Tasconek, buruz, lehoiak aurreratu eta etxekoen bultzada ezerezean uzteko. Oso gol garrantzitsua. Amaierarako hamabost minuturen faltan partida erabakita uzteko zorian egon da Cabo, baina ez da gutxigatik iritsi Williamsen pasearen ostean. Ez zen beharrezkoa izan. Etxeko taldeak estu hartu du azken txanpan, baina garaipena Bilborantz joan da. Bilbao Athleticek Stadium galeko hiru puntuak eskuratu ditu eta lehen hiru postuetan sailkatu da hurrengo fasera, non igoera lortzeko aukerak izango dituen. Gainera, hurrengo urtean estreinatuko den 1ª RFEF-ean lekua ziurtatu dute lehoikumeek.