Tudelano - Bilbao Athletic
Jardunaldia 2

Tudelano - Bilbao Athletic

Tudelano
Tudelano
14
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 56' D. Suárez (p.)
  • Imanol 33'
  • Artola 46'
  • Baqué 58'
  • Cabo 61'

KokapenaCiudad de Tudela , Tudela

Bilbao Athleticen joko erakustaldia

Joseba Etxeberriaren mutilek Tudelanori ondo irabazi diote eta bigarren faseko bigarren garaipena eskuratu dute

undefined

Garaipen handia lortu du Bilbao Athleticek Tuteran. Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek golen bidez duten joko bikaina erakutsi dute eta Imanol, Artola, Baque eta Caboren golei esker ondo hartu dute Tudelano mendean. Filialak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu bigarren fasean jokatutako bi partidetan bigarren garaipena lortuta.

Neurketa oso bizia izan zen bere osotasunean. Tudelano hasieran hobeto hasi zen, Agirrezabalak defendatutako atea gogor joz. Bilbao Athletic, minutuek aurrera egin ahala, hobeto egon zen Tuterako berdegunean, eta Felipek defendatutako areara hurbildu zen. Ordu erdia igarota iritsi zen lehoikumeen lehen gola. Imanolek faltaz sarera bidali zuen baloia arearen ertzetik, lehoikumeei abantaila emateko. Gol ederra benetan.

Aldageletatik igaro ondoren, Artola agertu zen, gaur ere bai. Aurrelariak arearen ertzean etxekoen atzealdearen aldaratze bat harrapatu zuen, bigarren zatiko lehen jokaldian, eta baloia sarera bidali zuen, jaurtiketa gogor batekin. Minutu batzuk geroago, epaileak Agirrezabalaren penalti bat adierazi zuen, aurreko jokaldian meritu handiko geldiketa egin eta gero, eta Tudelanori aldea murrizteko aukera eman zion. Suarezek penaltia sareratu zuen 55. minutuan.

Hurrengo minutuetan, Bilbao Athleticek, erritmoa edo intentsitatea jaitsetik urrun, beste bi gol sartu zituen. Baquek (58′) eta Cabok (61′) borobildu zuten zurigorrien goiza, baina gol gehiago sartzeko aukera ugari izan zituzten ere. Izan ere, epaileak Ewanen gol bat baliogabetu zuen, jokoz kanpo egoteagatik, eta ez zuen penalti argi bat adierazi Serranoi egindako faltaren ostean, neurketaren azken jokaldian. Dena dela, Bilbao Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Bigarren Mailara igotzeko playoffetarako borrokan sendo jarraitzeko.